Zer litzateke bertso Ying bat?

Bertso Ying-a
Bertso Ying-a
Yang. Maskulinoa-distira-konkretua-kontzientea-pentsamendua.
Ying. Femeninoa-opakoa-sotila-inkontzientea-sentimendua.

”Gure Mendebaldeko kulturan, yang munduarekin identifikatzen gara: konkretua, fisikoa eta materialki demostragarria den oro ulertzen dugula uste dugu. Emaitza ukigarriak eta pentsamendu intelektualak du indarra, eta sinesmen eta ohitura horretara makurtuta gaude gizon zein emakumeak”. (Laura Gutman, Puerperios y otras exploraciones del alma femenina).

Ekain hasieran Bertsozale Elkarteak gogoeta eguna antolatu du generoaren gaiari heltzeko. 20 bertsozale inguruk, gai horretan aditu diren bi profesionalek gidaturik aztertuko dute bertsolaritzan eta Elkartean generoak duen egoera. Hurrengo urratsak Genero Batzorde bat sortu eta lan ildoak finkatzea izango dira. Elkartean zein bertsolaritzan emeki, zarata handirik gabe barneratzen ari den gai honek irekiko du iraultza/aldaketarik handiena izan daitekeenaren atea.

Lasai, ez nator errudun bila. Ez diot horrela behar ez lukeenik, ez bestea hobea litzatekeenik. Ez dut ukatzen beltzak txuri puntua duenik, ez txuriak beltzetik duenik. Mendebaldeko kulturan kokatuta egoteak eta atzo arte gizonezkoak bakarrik ageriko sortzaile izanak bertsogintzan zer eragin izan duen planteatzea bakarrik dut helburu. Bertsolaritzan generoaren gaia aztertzen denean, asko erreparatzen zaie kuotei eta bertsotarako gaiei; gutxi berriz bertsoari berari, emaitzari. Bertso onaren definizio horretan, kanonean, nola eragin ote du gizonezkoena bakarrik izan den begiradak? Zer beste edertasun, helburu, estilo bila daitezke bertsotan egiterakoan?

Arrazoi borobileko eta bukaera kargatuko bertsoak dira onak. Distira transmititu behar du bertsoak. Nola litzateke karga hiru bertsotan banatu eta bukaerak deskargatzen dituen bakarkako lan bat? Nolakoa litzateke hizkuntza emozional bat, emozioak ere arrazoi bihurtzen ditugun honetan? Zer esterotipo sor daitezke “potolo-gazte-ezkondu”tik harago? Nola ireki ate bat inkontzientearen, sentimenduaren zurrunbiloari bertsoen ariketa mental-neurtuan?

Emakumeak oholtzara bakarka igo dira, eta arrakasta, indarrean den bertsogintzan trebatuta lortu dute. Ariketa zaila da, beraz, ikasitakoa desikasi eta barrutik datorrenari forma bilatzea. Agian, beti ukatu ditugun gorputzaldiak kontuan hartzetik hasi beharko da. Ez duzula jendaurrerako gorputzaldirik? Bilatu ondo sentitzen zaren testuinguruak. Ez diozula gai horri kantatu nahi? Ez kantatu, edo gaia eraldatu. Libreko ariketa izan daiteke formula polita, kanpoko eguraldiari buruz kantatu beharrean barrukoei kantatzeko baliatzen bada, noski. Lan hau plazatik kanpo egitea logikoa litzateke, nork bere etxean lehenik, eta talde txikitan ondoren. Kontua beste estetika batzuk lantzea denez, itxusi egin beharko delako hasieran, diferente eta polit egiten ikasi arte, edo agian gustu estetikoa aldatu eta egun itxusi dena polit ikusten dugun arte, depilatu gabeko hankak bezala.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude