Izenak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pablo Sarasate (1844-1908) jaio zela ehun urte bete dira aurten, martxoaren 10ean hain justu. Data hori gogoan, konpositore eta biolinista nafarraren omenezko Sarasateren kapritxoa ikuskizunarekin hasiko da Donostiako 69. Musika Hamabostaldia, abuztuaren 4an, Victoria Eugenia antzokian. Juan Kruz Diaz de Garaio koreografo gipuzkoarra eta Ara Malikian biolinista libanoarra elkartuko ditu ikuskizun horrek.

 

Kresala dantza taldeak Sehaska baleta eskainiko du estreinakoz Tolosako (Gipuzkoa) Leidor aretoan, apirilaren 12an. Dantzari eta musikari ugarik parte hartuko dute Faustino Aranzabalek eta Idoia Ibarzabalek prestatutako koreografian. Kresala dantza talde donostiarrak 40 urte bete ditu.

 
 

‘Berriki’ izeneko bloga (www.unibertsitatea.net/blogak/berriki) sortu dute Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritza Saileko zenbait kidek. Hedabideen munduaz eta kazetariaren lanbideaz aritzeko bloga da.

 

Joaquin Achucarro pianistak (Bilbo, 1932) Valentziako Palau de la Música kultur erakundearen Domina jasoko du maiatzaren 13an, bere ibilbide oparoan zehar Valentziarekin izan duen harremanagatik. Egun horretan kontzertua eskainiko du Achucarrok Valentziako auditorioan.

 
 

Borja Aginagalde, historialariak XVIII. mendean idatzitako Joaquin de Alcibar-Jauregui eta Acharan 1746-1810 eta ‘Grand Tourra’ euskarazko antzerki lana argitaratu du. Erroteta argitaletxeak plazaratu du obra horren edizio kritikoa Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen eta Azkoitiko Udalaren laguntzarekin.

 

Iker Barandiaran, kazetariak Kantaka programa gidatzen du asteazkenero Arrasate Irratian, goizeko 11:00etan. Musikari buruzko irratsaioa Danbaka.com gunean eskegi dute orain, sarean edozein momentutan entzun dezagun.

 

ASTEKARIA
2008ko apirilaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...