Adierazpenak

Hasier Etxeberria idazle eta kazetariak Alua Mundua! blogean Lourdes Mendez arte antropologoak Berrian (2008-02-27) esandakoen harira (ikus ARGIA 2.127): "Ez dut nik ukatuko emakumea ez denik egon bazterturik plastikaren historian (eta literaturan, eta beste hainbat alorretan), eta eginahalak egin behar direla horri aurre egiteko (...) Baina, nik dakidala –eta barkatu konparaketa hain maskulinoa–, futboleko Espainiako Ligako Lehen Mailan ere, ez du inongo emakumek golik sartu sekula. Azter dezagun horren zergatia eta bidegabekeria, hala nahi baldin bada, eta jar diezaiogun erremedioa, baldin badakigu nola, baina ez dezagun uka orain arteko golak sartu dituztenak gizonezkoak izan direnik, gezurra litzateke eta. Ez ditzagun nahasi antzarak eta ferrak".

 

Luis Duran, Aljebra komikiaren egileak Garan: "Album formatua, album europarra, pixkanaka desagertzen joango dela uste dut, liburuen antzeko formatua izango duten 300-400 orrialdeko komikiei bide emateko. Banatzaile eta editoreek merkatal plataforma handietara (Fnac, Corte Inglés...) iritsi nahi dute, gaur egun literatura kontsumitzen duen publikoa erakartzeko. Liburuen antzeko neurria duten komikietarantz jotzen dute formatuek, nobela grafikorantz".

 
 

Victor Moreno irakasle eta idazleak Berrian: "Obraren eta irakurlearen arteko bitartekariak direla erraten duten kritikariak gezurretan ari dira. Merkatuaren eta irakurlearen artean dago gaur egun kritikaria (...) Kritikariak, finean, publizista bilakatu dira".


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude