Bizi naizen herrian (III)

Sustrai Colina
Sustrai Colina
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bizi naizen herrian dena da posible. Marsellesa baino frantsesagotzat zenuena euskaraz hasi zaizu. Jator eta gozo aritzeko ez duela saiatu beharrik ohartu zara, berezkoa duela, etxekoa. Hiru esaldi aski izan ditu zu lotsatzeko. “Zergatik ez ote diot sekula euskaraz egin? Hau ez al zen ikastolaren etsai porrokatua?”.
 
Bizi naizen herrian dena da posible. Gutxik dakite non dagoen Lesaka. Gutxiagok nor diren Igor Portu eta Mattin Sarasola. Lesaka ez da Bera, eta Beran bukatzen zen kontrabandoa. Ibardinen hasten negozioa.
 
Bizi naizen herrian dena da posible. Hauteskunde kanpaina hasi da. Debekuak, lotsa, kontrabandoa eta negozioa.

ASTEKARIA
2008ko otsailaren 03a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude