Luzaideko euskara aberatsa

  • Peio Kamino, Patxi Salaberri ::Luzaideko Euskararen Hiztegia

    Nafarroako Gobernua

    orrialdeak ::206

    prezioa ::12€

Peio Kamino Kaminondok eta Patxi Salaberri Zaratiegik egindako lanaren izena Luzaideko Euskararen Hiztegia.da. Garaziko herri horretako hizkera bizian dago oinarrituta liburua, baina mamia osatzerakoan oraingo testuez eta iragan mendeetakoez baliatu dira egileak. Horregatik hartu dituzte kontuan, hitzen bilakaera aztertzeko, Bernat Etxepareren olerkiak; eta, halaber, XIX. mendeko Nafarroa Behereko gutun-predikuak, 1856ko Salaberri Ibarrolakoaren hiztegia eta Bonaparte printzearen hitz bilduma txikia, esate baterako. Nolanahi ere, XX. mendeko idazki franko ere erabili dituzte. Esate baterako, Jose Mari Satrustegik utzitakoak, Ana Mari Etxaidek 1989an argitara eman zituen argibide aberatsak, Aranzadi Elkarteak 1990ean plazaratutakoak eta Euskaltzaindiak 1999an CD formatuan kaleratutako lana.

ASTEKARIA
2008ko urtarrilaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Eguneraketa berriak daude