Erratz-ezpela eta ezpel-erratza

  • “Dena zango eta hala ere bera zutik ezin egon” diogu. Erraztatzeko erratzaz, jakina. Erraztatzeko erratza egiteko beste erratz bat erabiltzen da, baina. Erratz hau, Ruscus aculeatus, solstizio jai hauen osperako etxera ekartzen da, gorostiarekin batera pipitta gorrien pozaren emantzarako eta kuxidaderako, zoko-bazterrak eta armiarma sareak erraztatzera.
Ruscus aculeatus
Ruscus aculeatus landareaRuscus aculeatus
Erratzun erraztatzeko erratzezko erratza. Ezpeletan ezpeltzeko ezpelezko ezpela, Atharratzeko Ezpeldoiko eta Buenos Airesko Ezpeletako gisa berean. Erratza ezpela da, eta ez da. Ez, Ruscus aculeatus ez baita Buxus sempervirens; bai, ezpelaz erraztatzen eta erratzaz ezpeltzen baita.

Erraztatzearen edo ezpeltzearen langintzarako landare aproposei hortik al datorkie izena? Ala, erabilitako landareetatik izendatu dira langintzak? Erratza eta ezpela izango dira zalantza horren iturri, baina gerora makina bat landarez erraztatu eta ezpeldu izan da. Otezko otezpelaz (Ulex europaea), esilaharrezko goilaran-ezpelaz (Rhamnus catharticus), ipuruzko txinistezpelaz (Juniperus communis eta J. oxycedrus), txilarrezko txilarrerratzaz edo ilarriguntziaz (Erica arborea), Nafarroa Beherea eta Lapurdiko Jatsuetako jats, basarto edo marmarozko marmauerratzaz eta imilitzaz (Sorghum bicolor), lasto ugaritako lastoerratzaz, izkiribeltzezko artatxiki-erratzaz (Panicum miliaceum), batanezko mendaerratzaz (Mentha suaveolens)...

Erruz eta ezin konta ahala eratara erratzatu izanaren arrastoak erratza eta ezpela berak baino hedatuagoak dira. Segi, segi Isastegi, Isasi, Isasinaga, Isasa, Isasti eta abar ugarien isatsari. Nahi izatera tiraka...

ASTEKARIA
2008ko urtarrilaren 13a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude