Gerardo Aio Basauriko Social antzokiko kudeatzaileak El Correon: "Antzerki konpainien saturazioa dago. Ezinezkoa da guztiak kontratatzea eta horrek sektoreari kalte egiten dio. Bilboko Arte Eszenikoen Ikastegiak iragazki lanak egingo ditu, artistak hobeto prestaturik ateratzeko eta beste ikuskizun mota batzuk eskaini ahal izateko".
Judas Arrieta artistak Bizkaie! webgunean: "Patetikoa da mundu honetan artista izatea (...) Ia inori ez jako artea interesetan eta zeozelan esateko ‘prostituitzen’ ez bazara ez dozu ezer saltzen eta bizimodua ataratea sano gatxa da. Esangura horretan, Txinan independentzia gehiago sentiduten dot".
Blanca Izkuek Garan: "Diskoetxe historikoen itxieraren ondoren, diskoetxe txikien sorreraren urtea izan dugu 2007 hau, autoekoizpenen eztandarena izan den bezalaxe. Urte luzez beste disko etxeen babespean lan egin ondoren, eskarmentu handiko hainbat musikarik alternatibak bilatu eta bide berriak asmatzeko nahikoa ausardia dutela erakutsi digute".