Tuntuning

  • Klima aldaketaren gorabehera honek, apaintzeak berrapaintze, bertakoa-kanpotarra aspaldiko eta sekulako eztabaida dakar atzera. Milaka eta milioika urtetan maiz gertatu den eran, oraingo aldaketa honek ere landare batzuei onurak eta beste batzuei gorriak dakarzkie. Espezieren bat galduko da, atzo gaur bihar egunoro bezala, eta berriak ernamuinduko dira. Joan eta etorri, bizitzea horixe da, baita geldirik izan behar badu ere. Landare bakoitza egonean ez, geldituta ez, baina geldirik bizi da; era berean, berriz, berea duen espeziea mugitzen ari da, etenik gabe lurrak kolonizatu eta lurrak galtzen. Espeziearen bizitzaren geografia lekualdatze bat da, banako bakoitzarena legez sortu zenetik desagertuko den artekoa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Guk, ostera dena geldirik ikusten dugu. Milioika urtetako lekualdatze horietan gutako norberak landareei begira ematen dugun minutuan ikusten duguna arau dela iruditzen zaigu. Eta espeziearen ordez nor bakoitza nagusi, neurea gure bilakatu nahirik geurea zer den uste dut, eta purrustaka hedatuko dut. Eta ustezko geurea betiko geurea bihurtzen dut. Betikoa. Sekula existitzen ez den betikoa. Betirakorik ez den eran, betikorik ere ez da, ezago floran, lekualdatzearen erreinuan.
 
Bertakoa eta betikoaren bazka samurreko manjatera honetan aritu ginen berdantzart, etxe bueltako lorategi ezpeleta bat egin nahi diodan lagun bat eta biok. Landareen artean bada nor eta ezpel landareak nondik ekarriko nituzkeen galdetu zidan, azeri: garesti antzera bertako muintegiren batetik ala merke-zurrean Italiatik. Azken hauek gorritu egiten omen dira ordea negu partean, hemengoaz besteko barietate batekoak balira antza. Klase batzuk gorritu eta beste batzuk berde eusten diotelakoan aritu zen, koitadua. Italia gozotik geurera ekarritakoa gorritu behar, gorrik pasa behar eta! Bertakoa ere ederki gorritzen da erdipurdiko baldintzatan bizitzera behartuz gero... Ezpela ugaria da lorategietan; gorririk ikusten baduzu, azaleko azterketa batek laster azalduko dizu zein den gorri bizitze horren arrazoia, gehienetan inguruko belarraren ebakialdia joan ebakialdia etorri lorazain baldarrak desbrozadoraz edo moto-segaz azala harrotzen diolako... Eta gorriak kanpotarrak eta berdeak bertakoak aritzen gara tuntun.

Azkenak
2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Eguneraketa berriak daude