Guk, ostera dena geldirik ikusten dugu. Milioika urtetako lekualdatze horietan gutako norberak landareei begira ematen dugun minutuan ikusten duguna arau dela iruditzen zaigu. Eta espeziearen ordez nor bakoitza nagusi, neurea gure bilakatu nahirik geurea zer den uste dut, eta purrustaka hedatuko dut. Eta ustezko geurea betiko geurea bihurtzen dut. Betikoa. Sekula existitzen ez den betikoa. Betirakorik ez den eran, betikorik ere ez da, ezago floran, lekualdatzearen erreinuan.
Bertakoa eta betikoaren bazka samurreko manjatera honetan aritu ginen berdantzart, etxe bueltako lorategi ezpeleta bat egin nahi diodan lagun bat eta biok. Landareen artean bada nor eta ezpel landareak nondik ekarriko nituzkeen galdetu zidan, azeri: garesti antzera bertako muintegiren batetik ala merke-zurrean Italiatik. Azken hauek gorritu egiten omen dira ordea negu partean, hemengoaz besteko barietate batekoak balira antza. Klase batzuk gorritu eta beste batzuk berde eusten diotelakoan aritu zen, koitadua. Italia gozotik geurera ekarritakoa gorritu behar, gorrik pasa behar eta! Bertakoa ere ederki gorritzen da erdipurdiko baldintzatan bizitzera behartuz gero... Ezpela ugaria da lorategietan; gorririk ikusten baduzu, azaleko azterketa batek laster azalduko dizu zein den gorri bizitze horren arrazoia, gehienetan inguruko belarraren ebakialdia joan ebakialdia etorri lorazain baldarrak desbrozadoraz edo moto-segaz azala harrotzen diolako... Eta gorriak kanpotarrak eta berdeak bertakoak aritzen gara tuntun.