40 euskal idazlek Jainkoaz egindako hausnarketak

  • Joxe Arregi::Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak

    Alberdania

    orrialdeak ::252


40 euskal idazlek Jainkoaz egindako hausnarketak
Joxe Arregiren 40 euskal idazlek Jainkoaz egindako hausnarketak
Joxe Arregik gogorarazten digu mendeak eta milurtekoak daramatzala gizadiak Jainkoari otoizka eta biraoka, dela eta ez dela gogoetan eta eztabaidan, Jainkoaren izenean bizitzen eta hiltzen. Eta galdetzen du: “Gu ote gara, hori guztia gezurra eta hutsa dela ohartu diren lehen adimen argituak?”. Hauxe da teologian doktore, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Hemen erlijio-gogoetarako aldizkariaren sortzaile eta zuzendariak buruan darabilen adigaietako bat. Eta hortik atera ziren euskal idazleei egin zizkien bost galderak ere: “Jainkoa: zer iradokitzen dizu hitz honek? Zein jainkorengan ez duzu sinesten? Zein Jainkorengan sinesten duzu, sinesten baduzu? Zer izen emango zeni(zki)oke? Nola irudikatuko zenuke? Non eta nola ageri da, ageri bada? Zer eta nola egiten du mundu honetan, ezer egiten badu?”. Berrogei erantzun jaso zituen, besteak beste, honako idazleenak: Laura Mintegi, Xabier Lete, Koldo Izagirre, Patziku Perurena, Piarres Aintziart, Uxue Alberdi, Pello Añorga, Pako Aristi, Jon Arretxe, JosAnton Artze, Joxe Azurmendi, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Junes Casenave, Sustrai Colina, Jean-Louis Davant, Edorta Jimenez, Unai Elorriaga, Pello Esnal eta Joxerra Gartzia.
Joxe Arregi
«Jainkoa badela edo ez dela esatea ez da funtsezkoa»

Bakoitzari omen dagokio bere hautua. Zer da zuretzat Jainkoa?


Errealitatearen edo biziaren bihotzean konfiantza, ontasuna, arnasa eragiten duena da niretzat Jainkoa, izen horrekin edo izen hori gabe; beldurra, kaltea, larria eragiten duena ez da Jainko, ezta Bibliaren dogmaren izenez jantzita ere.

Zer dela-eta eskatu diezu euskal idazleei beren iritzia?


Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatean ikerketa bat abiatu nahi genuen: zertan ote den gaur Jainkoaren auzia. Eta nik zer proposatuko nenbilela otu zitzaidan: zergatik ez gaurko euskal idazleei Jainkoaz galdetu? Atrebentzia zen, baina ez naiz damu. Jainkoaz galdezka larre joria gertatu zait niri, benetako pagotxa askotan. Galbahe xeheko irina ia dena.

Galdetu zenien guztiek erantzun al dizute?


Ez. Idazle on asko falta dira hor, nahiz eta nor den ona eta nor ez erabakitzea ez izan arazo samurra, Jainkoaren arazoa baino samurragoa izanik ere. Batzuek, nik eskatu eta beraiek nahi izan arren, ezin izan dute. Beste batzuengana iristeko biderik ez dut aurkitu, edo beraien gogoa pizten ez dut asmatu. Beste batzuengana, berriz, ez dut jo neure ezjakintasunagatik, eta horretaz bai naizela damu.

Arazo honetan, zer da funtsezkoena zeuretzat?


Ez da funtsezkoa Jainkoa badela edo ez dela esatea, Jainkoarengan sinesten dugun edo ez. Zer da funtsezkoa? Munduaren edertasunarekin hunkitzea, izakien oinazearekin kupitzea, hitzaren hondo isilean hondoratzea, errealitatearen barne ozenari eta zure izenari adi egotea. Besteen ondoan arnasa hondotik hartzea.

Azkenak
2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude