Iazko Felipe Arrese Beitia saria

  • Aintzane Galardi Portu ::Zirrikituak

    Euskaltzaindia, BBK Fundazioa

    orrialdeak ::102

    prezioa ::6€

Zirrikituak
Zirrikituak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatu ohi duten Felipe Arrese Beitia olerki lehiaketako irabazle suertatu zen iaz Aintzane Galardi Porturen Zirrikituak izeneko poema bilduma. Oiartzuarra da egilea, egun Nafarroan irakasle lanean badihardu ere. Euskal Filologia Lizentziatura eta Kultur Baliabideen Kudeaketa espezializazioa burutu zituen Deustuko Unibertsitatean. 2004. urtean aurreneko Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen, Itoti urdinaren azpian izeneko olerki-lanarekin. Zirrikituak liburuan olerki luze eta laburrak tartekatu ditu. Lagun mina zinen, dio azken hauetako batean. Eta honela ematen dio jarraipena eta amaiera haiku itxurako poema horri: Baina lagunak ihes egin zuen/ eta mina bakarrik gelditu zen.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...