Denboran atzera egiteko gutunak

  • Lydia Flem ::Amodio gutunak oinordetzan

    Alberdania

    orrialdeak ::216

    prezioa ::15€

'Amodio gutunak oinordetzan'
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nola hustu nuen gurasoen etxea liburu hunkigarriarekin eman zuen ezagutzera Alberdania argitaletxeak euskaraz Lydia Flem psikoanalista eta idazle frantziarra. Egile beraren Izua plazaratu zuen gero, eta oraingo Amodio gutunak oinordetzan honekin gurasoak galdu ondoren idazleak nahigabeari nola erantzun dion jakingo du irakurleak. Ireki gabe etxeratu zituen kartoizko kutxetan, guraso izateko asmorik oraindik ez zutenean aitak eta amak elkarri trukatutako maitasun gutunak zeuden. Hiru urte eskutitzetan bilduta, 1946an elkar ezagutu zutenetik, 1949ko abenduaren lehenean ezkondu ziren arte. Eskutitz bidez elkarri adierazi zioten maitasuna esku artean, zer egin ezin asmaturik geratuko da alaba.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude