Kilkerren hotsak gaztelaniaz

  • Edorta Jimenez ::El canto de los grillos

    Ttarttalo

    orrialdeak ::192

    prezioa ::14€

'El canto de los grillos'
El canto de los grillos Edorta Jimenezek 2003. urtean Susa argitaletxearen eskutik kaleratu zuen Kilkerren hotsak nobelaren gaztelaniazko bertsioa da. Tttarttalo argitaletxeak plazaratu du eta Bego Montoriorena da itzulpena. 1936ko gerran Errepublikaren aurkako matxinoak Bizkaiaz jabetzear zeudenean bizi ziren une latzak gogorarazten ditu nobelak, Euzko Jaurlaritzaren segurtasun zerbitzuetan lan egin zuen gudari zahar baten oroitzapenen bidez. Garaiko txosten oso baliotsuak gordetzen ditu gudari horrek, besteak beste, Alejandro Mallona Mundakako alkate zenean hainbat faxistei bizia salbatu zien gizona fusilatzearen zergatiak eta heriotz horren errudunen izenak agerian uzten dituztenak.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude