Hil eta bizi

  • Nostradamus handiak armikaz jengibrea egiten zuen XVI.eko garai hartan eraiki ziren lehen baserrietan, dolare-baserrietan, sagarrondoen emana jakinetik urrutira gabe, atari eguteretan nonbait mertxikondoak edo mertxika arbolak (Prunus persica) izango ziren. Milaka urte askotan Asia geuretzako urrunean –Txinan, Japonian...– erruz landatu eta laudatu ondoren iritsi zen geurera erromatar otarretan. Harrezkero luxuzko gutizia da hemen hazitako mertxika edo muxika eta eguteretan eguterena zuenak, sasoian gandorra tente izaten zuen azokan fruitu musu gorri gozoenez gainezkako saskien atzean.
Begiek ordaintzen dutenez, fruitu handienak izateko muturrean hauek dituen arbari axaleko azala buelta osoan ebakitzea teknika zaharra da. Sustraietatik igotako izerdi gordina hostoetan gozatu eta arbola elikatzera goitik behera abiatzean bertan gelditu beste aukerarik ez du, ebakiaren aduanan, jatena dena fruituen eskura...

Lehengo batean Hernio muturreko gurutze-baratzean, igandeko jende desdetxatik urrun, bederatzi lagun. Gurutzepean bikoa, harantzaxeago bost –aiton, seme, alaba, suhi eta biloba– eta gu bi. Gurutzepeko bat, besteon egarria eta bekaizkeria goitituz, mertxika janez. Ez sí eta ez no aitona poto bat husten hasten da, haizeari. Haizea geure muturrera eta mertxikara, mertxikarekin edo gabe amona jaten ari ginela jabetu ginen arte... Mertxika-jalearen imintzioak ez zaizkit berehalakoan ahaztuko. Amona ez zen mertxikazalea izango... Txinatarren arabera fruitu hau hilezkorrek edo hilezinek jaten zuten; enperadorearen morroiak eskuetan hiruna mertxikarekin irudikatu ohi ziren. Gazte lirain eta pertxentari ere mertxika deitzen zaio makina bat kulturatan, hiltzea, ustez jakina, urrun duenari alegia.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 07a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude