Luis Gardek gure gerrei eskainitako poemak

  • Luis Garde ::Haize hegoaren aroak

    Pamiela

    orrialdeak ::110

    prezioa ::13.50€

'Haize hegoaren aroak'
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskaldunak ez garela herri baketsu idilikoa, gerran ibili garela beti, baina gure gerrak zibilak izan direla adierazi du Luis Gardek Haize hegoaren aroa bigarren poema liburuan. Oroimen historikoa hartu du oinarritzat poetak liburuko olerkietan, uste duelako aspalditik hona egin edota jasan behar izan ditugun gerra zibilak ulertzeko tresna izan daitezkeela. Gernikako bonbardaketari eta Axularri egindako aipamenak aurkituko ditu poemotan irakurleak, eta Lauaxetaren hitzak atalen izenburuetan. Oroimen historiko belikoa erabili du Gardek, eta horrela aldarrikatzen du: Geure gerren poemak dira, Karlistadenak, 36koa, egungo gatazka, etorkizunekoak.... baina beti geureak.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude