Erabaki ausarta, helmuga lausoa

  • “Ez da kontsultarik izango” nioen artikulu honetako tituluan duela hilabete. “Beste behin ere bapo erratu haiz bada”, esan nion neure buruari telebistan Ibarretxe lehendakariaren asmoak entzuten ari nintzela. Eta bai, oraingoz tituluaren espirituak hanka sartzea iradokitzen du, kontsultarako data zehatza hor dagoelako jada, 2008ko urriaren 25a. Hala ere, oraindik kontsulta gauzatzea falta da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Datarena, horixe da, seguruenik, joan den ostiralean Ibarretxe lehendakariak aurkeztutako ibilbide orriaren ezaugarririk esanguratsuena eta zehatzena, data bat. Gainerako guztia oraindik zurrunbilo bat da, kontsultari dagokionez apurka argituko dena, baina ez dakiguna ongi noraino iristeko asmoa duen eta, batez ere, euskal politikaren esparruari zer ekarriko dion.

Kontsultarako lehen data –bigarren baterako data ere bai baitago, 2010eko bigarren seihilekoa– hor dago, beraz, eta orain ikusi beharko da hala egingo den ala ez. Hau da, funtsean ea hilabete hauetan, Jaurlaritzako hirukoa ezker abertzalearekin akordio mailaren bat lortzeko gai den, eta ondoren erreferenduma gauza daitekeen ala ez.

Zeren eta Espainiako Gobernuak, Zapateroren ahotik, argi utzi du erreferenduma egin ez dadin legezko tresna guztiak erabiliko dituela. Horretarako formula posible bat ere aurreratu zuen joan den igandean El Pais-ek: Eusko Legebiltzarrak ekainean kontsultari atea zabalduko balio, nahikoa litzateke Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jartzea, bost hilabetez neurria legezko indar barik uzteko. Nola gaindituko luke Eusko Jaurlaritzak langa hori? Kontu askoz txikiagoengatik ere, Madrilgo Gobernuan izan da Gernikako Estatutua behin-behinekoz bertan behera uzteko tentaldirik azken zortzi urteetan.

Gauza bat da data zehatz bat jartzea, ez dena gutxi, besteak beste EAJk ez duelako horrelako jarrerarik erakutsi azken 25 urteetan. Baina bestea da konfrontazio demokratikoaren eskema onartzea, honek izan ditzakeen ondorio guztiekin. Eta hori, gaur gaurkoz, eta batez ere EAJren baitan diren ikusmolde desberdinak kontuan hartuta, askoz sinesgaitzagoa da.

Abertzaleen artean askotan aipatzen den konfrontazio demokratiko hori, bestalde, ez dago argi zer den edo nola bideratu beharko litzatekeen, baina ez jeltzaleei begira bakarrik, abertzaletasunaren arazo da oraindik ere. Espainiako Konstituzioak ziklo bat ireki zuen duela ia 30 urte eta horretan gaude korapilaturik.

Ibarretxe lehendakariak, dena den, gai hauek guztiak kontuan hartuta izan behar ditu bere ibilbide orrian eta izango ditu buruan hainbat irtenbide.

Lehenbiziko zailtasunak aurreikusitakoak beharko lukete: PSOEren ezezko borobila Ibarretxerekin negoziatzeari eta ezker abertzalearen arbuioa, batez ere kontsulta EAEra mugatzen delako. PPren jarrera ere oso argia da.
Ekainera iritsi aurretik martxoko Espainiako hauteskunde orokorretatik iragan behar da eta hauetako emaitzak ere garrantzitsuak izango dira Ibarretxe ekainera zein indarrarekin iristen den ikusteko. Orduan, Eusko Legebiltzarrean Ibarretxe planarekin gertatu zen antzeko argazkia errepika liteke agian, hau da, ekimena EHAKren boto kritikoarekin aurrera ateratzea. Jakina, orain egoera desberdina da, batez ere tartean bake prozesu bat izan delako, eta ikusi beharko da hor gertatutakoek nola eragiten duten ezker abertzalearen jarreran.

Ohiko bizimoduaren ikuspegitik oraindik urruti da 2008ko urria, herritarrok makinatxo bat kontu izango ditugu ordura arte. Baina ikuspegi politikotik, D eguna etzi bertan da eta EAEko abertzale askok du buruan ea zer egin beharko ote duen eguna iristen bada, batez ere ezker abertzalekoak. Dagoeneko ez da nahiko hausnarketa, eztabaida, politikarien erabakiak... oraingoan norberak hautatu behar du, eta seguruenik oso testuinguru zailean (eskubide zibilen ukazioa, ETAren jarduna, Madrilgo agintarien jarrera gogorra, bertigoa...).

Ibarretxe lehendakaria bere bizitza politikoaren jauzirik garrantzitsuena ematera doa, ausart, eta nekez pentsa daiteke bere buruan bakarrik hauteskunde autonomiko aurreratuen interesa dagoenik. Panorama politikoa astinduko du, dudarik ez, hortik aurrera ezer gutxi esan liteke.

Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude