"Imazi galdera: zer da zehazki abertzaleok diskurtsoa berritzea?"

  • Caracas; 1972. 1936ko gerra ondoko erbestea ezagutu zuen Irujo familiaren seme. Hiru hilabeterekin etorri zen Euskal Herrira. Manuel Irujo jeltzalearen anaia, aitona izan zuen. Aita, berriz, EAJko NBBko buru eta EAko lehen presidentea izan zen Nafarroan. Politikarako sena etxetik datorkio beraz. Zuzenbidean lizentziatua da eta Europako enpresen kudeaketan aditua. Nafarroako EAko Batzorde Eragilearen Antolakuntza idazkaria da. Ekainaz geroztik Europako Parlamentuko diputatua da, ERCko Bernat Joan i Marí eurodiputatuaren tokia hartu ondoren.
Mikel Irujo
Mikel Irujo Nafarroako EAko Batzorde Eragilearen Antolakuntza idazkaria. Ekainaz geroztik Europako Parlamentuko diputatua da.Josu Santesteban
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Europako Parlamentuko Hezkuntza, Kultura eta Garapen komisioetan dihardu Mikel Irujok. Munduan gaindi dabil usu. Aireportuetako segurtasun neurriak hurbiletik ezagutzen ditu. Europako aireportuetan likidoen kontrolak malgutzeko ebazpen bat bideratu du berriki Parlamentuan: “Aireportuetako segurtasuna itxura besterik ez da, bidaiariok denbora pila galtzen dugu segurtasunaren aitzakian. Nik, adibidez, Miarritze-Lyon/Lyon-Strasburgo egin ohi dut eta Miarritzeko eta Strasburgoko kontrolez gain Lyonekoa ere pasa behar dut”.

Parlamentuko komisioek burutzen dituzten lanekin pozik dago EAko eurodiputatua. Erabakiak Europar Batasunaren estatu kideetako beste erakundeekin batera hartzen dira, eta batez beste, egokiak direla esan digu: “Europako Kontseilua eta komisioak burutzen ari diren lana balio handikoa da”.

Abuztuan Sierra Leonan izan zinen hauteskundeetako behatzaile lanetan. Zer-nolako esperientzia bizi izan zenuen?


Ona. Horrelako misioen garrantziaz ohartu naiz. Europako Batasunaren garapen politika ona da, hobetu daiteke noski. AEBetako politika zapaltzailearen aldean hobea da, ordea. Sierra Leonan eskolatik eskolara ibili gara, hauteslekuak behatu ditugu. Bertako arduradun politikoek esperantzaz hartu gaituzte. 80 pertsona aritu gara segimendu lanetan. Hauteskunde egunaren aurretik eta ondoren zazpi diputatu egon ginen. Agintariek zeregina eskertu dute biziki: “Orain ziur gaude hauteskundeen balioaz” adierazi digute. Hauteskundeak ordaindu egin zaizkie, dirurik ez baitute berauek antolatzeko. Zazpi milioi euroren kostua izan du misioak. EBk AEBk baino diru gehiago jarri du eta ondo erabilia. Komisioan gustura ari gara, harro eta europar sentitzeko moduan.

Euskal Herrira etorriz, nola baloratu duzu Imazek politika uzteko erabakia?


Josu Jon Imazek politika uzteko iragarpena EAJn dauden tentsioen ondorioa da. EA, adibidez, antzeko tentsioen ondorioz sortu zen. Espainiarekiko harremanetan eta politika gauzatzeko moduan ikuspegi diferenteak genituelako. Berriz ere, auzi horrek berak eraman du Imaz erabaki hori hartzera. Imazek bere agurreko artikuluan esan duenez, aurrera egingo badugu, abertzaleok gure diskurtsoa berritu behar dugu. Nik ez dut jokabide hori sekula ulertu eta Imazi nahiz EAJri nire galdera da: zer da zehazki abertzaleok diskurtsoa berritzea?

Nola ikusten du EAko eurodiputatu batek EAJko krisia?


Europako mugak ez dira lehengokoak, ados. Adibidez, orain gutxi, nekazaritza merkatuaren erreforma dela-eta, Europako parlamentuko hiru kide gonbidatu ditugu Euskal Herrira bertako mahastizain eta ardogileekin egotera. Bruselatik etorri dira, bertako komisioaren bidez garatu baita ekimena. Eta konturatzen zara komisioak ez zeukala ideiarik Arabako Errioxan edota Nafarroan mahastiak daudela. Ez zekiten estatu mailan bigarren ekoizleak direla, ez zekiten zenbat ardogile diren eta zenbat ekoizten den. Beste adibide bat: Nafarroako funtzionarien soldatarekin arazoak izan genituen. Auzia Madrilera joan zen lehenik, Bruselara gero. Hori ez da gure burujabetasuna lortzeko bidea...

(...)


Alegia, diskurtsoa berritu behar dela dio Imazek. Zer dela-eta? Nola? Sabino Aranaren eskakizunak bizirik daude gaur egun. Eskaerak moldatu behar direla? Noski. Aranaren garaian estatu bat sortzea zen abertzaletasunaren asmoa: geure moneta eta gudarostea sortzea, besteak beste. Hori aldatu da, bistan da. Baina abertzaleok egun eskatzen duguna eta Sabinoren garaian eskatzen zutena, funtsean, bera da. Nik ez ditut muga berriak eraiki nahi, baina gure arazoez ari garenean ordezkari zuzenak nahi ditut.

ERCko Bernat Joan i Maríren tokia hartu zenuen ekainean Europako Parlamentuan. Nola joan da bere jarduera?


Bernat Joan i Marí linguista da, filologoa. Multilinguismoa gaia landu du bereziki azken bi urteotan. Txosten ona aurkeztu zuen, baina bere gogoaren aurka testua aldatu zioten. Pentsa, Europako Parlamentuan hamabi diputatu katalan daude eta denak katalan hiztunak dira. Katalan hizkuntza gutxitua izan arren zazpigarren hizkuntza da Europan. Hala ere, ez dute lortu katalana osoko bilkuren aktan jasotzea, ezta Josep Borrell –katalan hiztuna– presidente zenean ere. Geure hizkuntzan hitz egitea badaukagu, baina ez da aintzakotzat hartzen.

Eusko Alkartasunak ezetza eman zion Europako Konstituzioari. Eskubide sozialen berme eskasa izan zen ezetza emateko arrazoietako bat. Nola ikusten duzu merkatu ekonomikoa?

Merkatu liberalaren ideia gero eta indartsuagoa da Europan, liberalismoa nagusitu da. Hitz hori dogma bihurtu da, moda dela pentsatu nahi dut, pasako dela. Alderdi sozialistak ere moda bezala darabil. Nekazaritza babestu beharrean, nekazal merkatua liberalizatzeko joera handia du, konpetentzia librearen aldekoa da europar alderdi sozialista bera ere. Nekazaritzaren merkatua berezia da eta inoiz baino gehiago babestu beharra ikusten dut. Ez da adibide bakarra gainera. Hezkuntza eta osasun eremuak liberalizatzeko joera indartzen ari da, Nafarroan oso agerikoa da hori.


Nafarroara etorriz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak euskara sustatzeko organo komun iraunkorra sortzea proposatu dio Sanzen Gobernuari. Zer iritzi duzu CDNko Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariaren erantzun gogorraz?


Iritzi bi daukat: batetik, Perez-Nievasek arrazoia du proposamena egiteko unea ez dela politikoki egokia esatean, ez dela modua. Patxi Baztarrikaren jokabidea okerra iruditu zait. Gaia, antza, hedabideetara eraman nahi izan du bazterrak une batez astintzeko. Nik, noski, bi gobernuen elkarlana sustatzea nahi dut, baina gaia prentsatik pasa gabe, hobe da diskretuki hastea. Bestetik, Perez- Nievasi esan behar zaio ez garela hain inozoak. Urte asko daramate Gobernuan eta elkarlanari uko egin ez ezik, beste eragileengandik guztiz urrundu dira. Eta ez bakarrik Eusko Jaurlaritzarengandik, EAEko nahiz Nafarroako euskalgintzako erakunde guztiengandik, baita sindikatuengandik ere. Izan ere, LAB eta ELA berriz ere Nafarroako mahai sindikaletik baztertuak izan dira.

UPNk bere lerro politikoa aldatuko duen esperantza gutxi duzu, beraz.


Gustatuko litzaidake aldatzea. UPN oso profesionala da eta legealdia hastean badaki hitz politak erabiltzen. Hedabideetan –itxurazko– hitz berriak agertzeko joera du UPNk, baina gero adio! Nafar guztion presidentea izango dela dio Sanzek, nahi nuke hola izatea. Ez dut deus espero ordea. Diskurtsoa beharbada aldatzera behartuta daude NaBaik izan duen arrakasta dela-eta. Euskararen kasuan diskurtsoa aldatu beharko dute, baina funtsezkoan ez dut deus berririk ikusten. Eusko Jaurlaritzako edozein sailek Nafarroako Gobernuarekin harremanak landu nahi izatea logikoa da, baina komunikazioa hutsaren hurrengoa da. Aldiz, Errioxa edo Aragoi erkidegoen administrazioarekin harreman normala dute.

UPNk tinko jarraituko du beraz.


Bai, baina UPN abertzaletasunetik urrundu nahian espainiar sutsua bihurtu da. Honezkero foruak zer diren ez dio gizarteari helarazten. UPNk “edo gu edo ez dago Nafarroarik ez nafartasunik” helarazten dio gizarteari. Dena da Espainia. Beren burua foralistatzat dute, baina ez da egia, nafar foraltasuna galbidean ezarri dute. Gainerakoak deabruak gara, lapurrak. Gobernu batek hori egitea... UPNk gizartearen zatiketa bilatzen du, gizartean ez da gertatzen haiek irudikatzen dutena, euren fikzioa asmatu eta bizi dute.

Nola bizi duzu Gobernu aldaketa ez gertatzea Nafarroan?


Nafarroak beste behin ere aukera historikoa galdu du. Ez Nafarroak nahi zuelako, baizik eta PSOEk dena gaizki egin duelako. Nafarroa moneta trukea bihurtu dute Madrilen, nafarrok bereziki normaltasuna behar dugularik. Na-Bai, berriz, normaltasuna behar dugulako, hilabete luzez aritu da lanean, PSNrekin mahaian eserita, aukera posible guztiak aztertuz.

PSN nola ikusten duzu etorkizunari begira? Sektore kritikoa dela...


Pentsa ezazu zenbat argudio genuen lehenago ez esertzeko mahaian, hala ere, eseri ginen akordioa lortzeko. Gogoan daukat Javier Otanorekin gertatu zena, PSN, CDN eta EAren arteko gobernu akordioa gauzatu zenean. Oraingoan PSNk meritu guztiak egin ditu berarekin ez esertzeko berriz ere. Datorren martxoko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan ordezkaririk ez izatea merezi dute. Diputatu bat galduko dute, ziur, eta biak ere galtzea merezi dute. Ez dut mendeku gisa esaten, benetan, baina hutsean geratzea litzateke egokiena, zer Nafarroa nahi duten adierazi dezaten behingoz. Sektore kritikoa dela ez dela... Hasteko, senataria UPNrekin hitzartu dute, duintasun apurra erakutsi duen bakarra Fernando Puras da, bere taldeko beste laurekin batera. Talde parlamentario sozialista, horren kritikoa zena, hor dago hamaika eserlekuak betez.

NaBaik datozen hauteskundeetan berretsiko ote du lortutako emaitza?


Hori da gure erronka. Noski koalizio guztietan bezala, NaBain ere antolaketa lan handia egin behar da, bakoitzak bere dinamika dauka. Baina gizarteak zabaldu digun bideari eutsi behar diogu, eutsiko diogu.

Bigarren diputatua lortuko al du agian?


Hori da helburu.

Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude