Esterpikurtsorea

  • Pirinio katalaneko Boi haraneko erbinudeez gain besteren batek ere erabiliko zuen sugeen pozoiaren aurka armika (Eryngium campestre), izan ere beste hogeitaka izenez gain “quitaveneno” (pozoia kentzen duena) ere badu gazteleraz eta ingelesez beste batzuen artean “snakeroot” (suge sustrai).
Korrikalaria ere bada armika: behinolako loreetatik sortutako haziak behin heldu direnean, lur berriak kolonizatu asmoz, zain lodikotearen lepotik lur gainean hazi den landare ia esferikoa oso-osorik bereizten da. Ordurako hostoetan-eta zituen elikagai guztiak zainean zaindu, metatu ditu eta landarea zaildua, ihartua da. Landarearen ipurdia eta zainaren lepoa elkar jareginda, esfera-pilota harroa haizeari kateatzen da eta haziak askatuz han-hor sakabanatu asmoz hara-horrako bideari ekiten dio; hau dela eta katalanek “card corredor” , espainolek “cardo ventero”, “cardo volador” eta “cardo corredor”, frantsesek “chardon roulant”, galego eta portugesek “cardo corredor” eta italiarrek “spino rotolante” deitzen diote. Hitzetara grinatuta, haziak zabaltzeko era horri esterpikurtsorea deritzo; harrapazank!

Armikak badu bestelako sona-iturririk ere: garduziza (Pleurotus eryngii) perretxiko ezagunak bere mizelioak haren sustraiekin batu eta mikorriza sortzen dute bien onerako sinbiosian beharrezko dituzten elikagaiak elkar eman eta hartzeko. Beraz perretxiko estimatu hau bildu nahi baduzu armikaren magalean begiratu beharko duzu, esnegorria edo niskaloa topatzekotan pinupean arakatu beste aukerarik ez duzun antza. Bide batez, gazteleraren “seta de cardo” izenaren garduziza itzulpenagarria utzi eta perretxiko honi armika-ziza deitu beharko geniokeela ez al zaizu iruditzen?

Armika-zizetara joan eta ez bada, armika bera bildu, sustraia mehe-mehe xerratu eta entsalada osatu, edo pureari erantsi. Europako erregeen inguru mokofin-uste txoroetara Asiatik zetorren jengibre garestiaren ordezko gisa erabili zuen Nostradamusek XVI. mendean. Inor ordezkatu beharrik gabe ederra da eta dasta, ea aho-sabaiak zer dizun...

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude