Arratiako bihotzean, erroten ibilbidea

  • Azken hamarkadetan nekazal mundu tradizionalaren gainbeheraren eraginez ehunka errotarrik bira emateari utzi diote. Bada Zeanurin esaera zahar bat, norbaitek lan bat utziagatik lanbideak jarraituko duela adierazteko: “Gu hil eta gero be, zorroak errotara joango dira”. Zeanuriko errotari batek zioen beste esaera bat da, tamalez, denborarekin egia bihurtu dena: “Errotak eurak joango dira gu baino lehenago…”. Izan ere, ez dago egun Zeanurin ogibidez errotaria den inor. Zeanuriko erroten ibilaldiko urrats bakoitzak iragan ez hain urrunera garamatza.
Zeanuriko errota
Zeanuriko errotaGorka Azkarate
XVIII. mende amaieran sei burdinola eta hamazortzi errota zeuden Zeanurin. XIX.aren bigarren zatian burdinolen beherakadak nekazaritzara bultzatu zuen jende asko, eta horrek uzta oparoagoak ekarri zituen ezinbestean. Gorakada horrek, halaber, laboreak ehotzeko erroten premia ekarri zuen eta lehenago burdinola izandakoak errota bilakatu ziren, Zeanuriko Lanbreabe, Ibargutxi, Altziber eta Olabarrirekin gertatu moduan.

Gero, XX. mendean, aurrerapen teknologikoek erroten errentagarritasuna kolokan jarri zuten. Duela berrogei urte hamaika errotak ziharduten lanean Zeanurin; 1979an, berriz, hiru geratzen ziren, eta euretako bik etxerako baino ez zuten egiten lana. Bakarra da gaur egun lan egiten duena, eta bera, iragan dirdiratsuaren testigantza historikoa emateko dabil: Olabarriko errota. Beste errota bat ere, Ibargutxikoa, jartzen dute martxan noizik behin.

Zeanuriko errotak hidraulikoak dira eta bertako lau erreka nagusien inguruan eraiki ziren: Arratia erreka (Lanbreabe, Ibargutxi, Alkiber, Errotabarri, Altziber, Olabarri), Beretxikorta erreka (Goiko errota, Erdikoa, Barrengoa eta Undurraga), Uribeko erreka (Atxiti, Intxaurbe, Axpe, Zulaibar) eta Asterriko erreka (Ibarre, Landaburu, Akeuri, Uribiarte).

Zeanuritarrek, eta bisitariek, maiatzeko lehen domeka aukeratu ohi dute Zeanuriko Erroten Ibilaldia egiteko. Zeanuriko Joko Alai eta Ipizki taldea elkarteek antolatzen dute ibilbidea. Urteko edozein une da aproposa ordea, Barazarren oinean, Bizkaiko txokorik ezkutuenetako bat bisitatzeko. Ondare historiko itzela gordetzen du Zeanurik eta horren lekuko dira ibilaldi honetan ikusiko ditugun hamabi errotak.

Errotari semea errota konpontzen

Fermin Pujanak, Benigno Pujana Olabarriko azken errotari ofiziala izandakoaren semeak, ez du bakerik izango aitaren errota zaharberritu artean. Olabarrin itzulitxoa egiteko ez dira minutu asko behar. Horregatik, bisitaria nekez izaten da gai Pujanak –erreportaje hasierako argazkian Olabarriko antepararen konporta, edo ponportea, irekitzen– azalpenetan txertatu ohi dituen hitz tekniko guztiak bereganatzeko. Mundu propioa baita errotena, bere hiztegia ere baduena.

Zeanuriko plazatik bertatik ekingo diogu ibilbideari. Udaletxe paretik igaro eta Undurraga urtegira daraman bideari lotuko gatzaizkio, Altzibergo errotaren albotik igaroz. Otsemendiko auzune edo kofradian kokaturik dago 1868ra arte burdinola izandako errota. 1965ean presa apurtu zitzaion arte egin zuen errotarriak. Herrigunetik gertuen dagoena da errota hau eta Altzibergo dorretxearen esku izan zen.

Undurragako urtegiko euste hormatik gertu, Errotabarri topatuko dugu. Zeanuriko errotarik berriena da, 1785ean eraiki zuten arren. Hiru harriko mekanismoa baldintza egokietan dago, lanean jartzeko moduan, nahi izatera.

Undurragako urtegia ezkerraldetik inguratuko dugu, kilometro gutxiren buruan Arratia errekako urak eragindako beste errota bi ikuskatzeko: Ibargutxikoa eta Lanbreabekoa.

Ibargutxikoek, argindarra debalde

Ibargutxiko errota ikusgarria Ipiñaburuko kofradian dago. Egun harri bi baditu ere, hirurekin lan egin zuen garai batean; hirugarren harria garagarra eta pentsuak ehotzeko erabiltzen zen. 1945ean turbina eta sorgailua jarri zizkioten azpiko aldean, eta 1978ra arte bertatik hartzen zuten argindarra inguruko baserriek. Guztiz zaharberrituta dago eta garia eta artoa ehotzeaz gain, etxerako argindarra bertan sortzen jarraitzen dute bertakoek.

Arratia errekan gora segi eta Arimekortako mazelen babesean, eta Iondiagorta urtegipean, Lanbreabeko errota dago. Hori ere burdinola izan zen errota baino lehen. Eta horri ere sorgailu elektrikoa egokitu zion Joanes Egiluz orduko jabeak, 1920 urtearen bueltan. Etxerako zein kanporako ekoiztu zuen energia Mendizabaleko zentral elektrikoa martxan jarri zen arte. 1975ean gelditu zen betiko.

Lanbreabetik Undurraga urtegira itzuliko gara, bestaldeko erreka bazterretik; urtegiko euste horma baino ehun metro aurrerago dagoen bidegurutzean ezkerrerantz joko dugu, Otsemendi kofradiarantz. Ortuzar eta Jauregi baserriak atzean utzi eta San Justo baseliza bisitatuko dugu. Bertatik bertara, harizti ederrean, San Justo baselizarekin egingo dugu topo, inguruan mahaiak, erretegiak, iturria eta karobi zaharberritua aurkituz.

San Justotik gertu, San Lorentzo ermitan egingo dugu bat ostera ere erroten ibilbidearekin. Hurrena Intxaurbeko errota ezagutuko dugu, Uribeko kofradian. Gero, errepide nagusirantz zuzenduz, Zulaibarkoa dator. 1976an gelditu zen eta etxebizitza izateko birmoldatu dute orain gutxi. Jose Barrenetxea, Jose Errota, izan zen bertako azken errotaria.

Areatzarantz zuzentzen den errepidea kilometro batez jarraituz, Karpoko zubia gurutzatu eta Asterriko kofradian sartuko gara; lau errota daude bertan, oso distantzia txikian, eta laurak, tamalez, bertan behera utzita edo hondatuta: Uribiarte, Akauri, Landaburu eta Ibarre.

Olabarri, Pujanatarren bitxia

Zeanuriko Andra Mari parrokia atzean utzita azken kilometroan sartuko gara. Ibilaldia amaitu aurretik, ordea, Ibarguen kofradian kokaturiko Olabarriko errota ederra bisitatzeko aukera dugu. Bisita gidatuak ere antolatzen dituzte hemen (tel: 946739327). Arriolatarrena (Zeanuriko patroiak) zen errota, eta Manterola familiak ustiatzen zuen, XIX. mende amaieran Isidro Pujanak bere gain hartu zuen arte. XX. mende erdi aldera, Benigno Pujanak (Isidroren semeak) errota erosi zion Arriola familiari eta ordutik Pujanatarren esku egon da.

Badira urte batzuk Fermin Pujana errota zaharberritzen hasi zela eta lan erraldoi horretan dihardu egun, poliki baina etengabe. Hiru harrikoa da errota eta, mineri arrazoiak tarteko, betiko bezeroen eskariak erantzuteko lanean darraien bakarra da. Benigno Pujana desagertu ostean –ogibidez errotari izandako azken zeanuritarra–, bere alaba Ana Marik hartu zuen lekukoa, tradizioz familiaren langintza izandakoari eusteko.

Olabarrikoa ere burdinola izan zen; horren lekuko bertan gordetzen dituzten ola zaharreko lanabesak. Errotaren alboako burdinolaren hormak ere ari da eraberritzen Fermin Pujana.

Hasitako leku berean amaituko dugu ibilaldia: Zeanuriko erdigunean, Ibarguen kofradian. Arratiako bihotzean barrena ibili eta bertako ondare historikoa apur bat ezagutu ostean kosta egingo zaigu orainaldira itzultzea. Baliteke, itzuli nahi ez izatea ere.

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


CAF Palestinan eraikitzen ari den trenbidearen bigarren fasea hasi izana salatu dute

Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.  


Eguneraketa berriak daude