Gongoil zelariaren teknika

  • Bularreko minbizia da tumorerik usuena munduko emakumeen artean, eta beraz baita Euskal Herrian ere. Detektatzen diren zortzi tumoretatik bat bularrekoa da, eta horrek dakarren intzidentzia-tasa oso altua da –70 kasu berri 100.000 biztanleko, atera hortik kontuak–. Hala ere, tratamenduan izandako aurrerapausoei esker bularreko minbiziaren heriotza-tasa gutxituz joan da pixkanaka, eta azken urteotan %1,4 jaitsi da ia urtero.
Duela gutxi arte, erasandako bularrean egiten ziren ebakuntza kirurgikoek inguruko gongoil guztiak erauztea eskatzen bazuten ere, gaur egun “gongoil zelariaren” teknika berriari esker, askotan kirurgia drastiko hori saihets daiteke. Gero eta zabalduagoa dagoen teknika horren bidez bularreko minbizia duten pazienteei ez zaie galtzarbeko hustuketa linfatiko osoa egiten, eta noski, hustuketak dakartzan albo-ondorioak ere ez ditu jasango emakumeak.

Zer da gongoil zelaria? Galtzarbea edo besapea drainatzen duen gongoil linfatikoen kate bateko lehenengo gongoila. Tumore primarioa kokatua dagoen aldeko besapean, gorputzeko gainerako ataletara zabaldu aurretik, linfa gongoil zelaritik pasatzen da lehendabizi, eta horregatik gongoil zelari hori erauztea nahikoa izaten da.

Gongoil horren lokalizazioa ahalik eta zehatzen egin ahal izateko, adituek hasieran linfa bidez kanporatzen diren koloragarriak erabili zituzten. Morton izan zen melanoma zuten pazienteetan linfa bidezko barreiatzea aztertzeko asmoz teknika hori erabiltzen lehena. Ondoren aurrerapauso berriak eman ziren gongoil zelariaren lokalizazioan, erradiosotopoak inokulatuz, esate baterako, ebakuntza egin aurre-aurretik, tumorearen inguruan, gamma izpiak detektatzeko zunda erabiliz. Azken finean, teknika berri horrekin ohiko kirurgiaren intentsitatea –eta berorren “txikizioak”– mugatu nahi da, erasana egon daitekeen gongoil bakarra erauziz, eta gainerakoak ukitu gabe utziz.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude