Arrastoak


2007ko irailaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Atapuercako aztarnategiko indusketa-kanpaina amaitu da berriki. Uda honetako uzta oparoa izan da: 1,2 milioi urteko hagina aurkitu dute, hau da, Homo antecesor delakoaren arrasto berriak. Eta kanpaina amaitzear zela duela 500.000 urte hildako emakume gazte baten garezurra ere topatu zuten. Horrek esan nahi du aztarnategiak oraindik zeresan handia eman dezakeela lehen hominidoen inguruan. Horregatik Gaztela-Leongo Juntak eta Atapuercako indusketen zuzendariek akordioa sinatu dute 2008ko kanpaina bi hilabetera luzatzeko.

 
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude