Maratoi handiaren xendan barrena

  • Datorren irailaren 23an, Zegama-Aizkorri mendi maratoi ospetsuaren seigarren edizioa egingo da. Maratoian parte hartuko duten korrikalariak buru-belarri aritu dira entrenatzen hilabeteetan, egun handira sasoi betean heltzeko. Lasterketa baino hilabete batzuk lehenago ibilbidea markatu ohi dute antolatzaileek, kirolariek lasterketa eremuan bertan eroso entrenatzeko aukera izan dezaten. Ibilbidea markaturik dagoela probestuz oinez egiten dute txangoa dezentek. Modu ederra lasterkarien sentipenak nolakoak izan daitezkeen irudikatzeko. Lasterkarien nekea. Lasterkarien poza.
Aizkorri
Aizkorriko maratoia: Oltzatik Urbiara doan bide ederra, pagadianGorka Azkarate
Zegamako udaletxe ataria da Zegama-Aizkorri mendi maratoi sonatuaren abiapuntua eta bertan hasiko da gure txangoa ere. Herriari kilometro erdi inguruko bira labur bat ematera behartzen dituzte korrikalariak lasterketa egunean, guk ordea itzuli hori saihestu eta Olaran auzora doan pistaren alboko beste bidexka batean gora abiatuko gara. Igoera gogorrean metroak bizkor irabaziko ditugu. Zegamako bira (PR-GI-70) ibilbidearekin batera egingo ditugu Otzaurterainokoak, margo ikur zuri-horiak jarraituz. Estreinako malda gogor honek argi iragarriko digu jarraian datorrena ere ez dela samurra izango. Zegamarrek hasieratik bukaerara gogorra den ibilbide ederra prestatu zuten ekimenaren hastapenetan, eta ez dute aldatu. Igoera eta jaitsiera gogorrak txandakatzen dituen ibilbide bortitza, ordeka une gutxi eta laburrak dituena.

Lasterkari gehienek abiada bizi samarrean osatu ohi dute hasierako zati hau, artean indartsu, ikusleen txalo artean, Otzaurte baino kilometro eta erdi lehenago kokatu ohi den Bidarteko anoa posturaino. Gipuzkoako birako (GR-121) margo ikur zuri-gorriekin bat egin eta bide eder batean barrena helduko gara Otzaurteko mendatera, Haitzabal harri koxkorra eskuinetik inguratu eta gero. Zegamatik Altsasura doan errepidea gurutzatu aurretik, Otzaurteko benta zaharrean mokadutxo bat egiteko aukera izango dugu. Ibilbide luzea dugu oraindik.

Aratz aldera

Iaz natur parke izendatu zuten Aizkorri-Aratz mendi-multzoan sartu gara, Otzaurtetik San Adrian aldera doan baso pistan metro batzuk egin orduko; baso pista utzi eta ezkerrerantz joko dugu, ordea, pagadian gora, orbelak estaliriko xenda nekez irudikatuz. Unamendiko muinotik hurbil, basotik irtengo gara, goi larre ederretan barrena ibiltzeko aukera izango dugularik aurrenekoz. Ultzamako lepoa igaro eta, behera, Altzania errekaren alboan eraikitako baso pistaren bila egingo dugu. Ordeka kilometro baten ostean ibilbideak gora egiten du eguneko lehen gailur handiaren bila: Aratz.

Umandia eta Allarte mendiak banatzen ditu Atabarrate lepoak. Horra iristeko bidea gorabeheratsua da, baina ederra. Atabarraterainokoa ederra bada, zer esan ondoren datorrenaz! Euskal Herriko txoko ezkutu horietako batean barrena ibiliko gara, pagadi paregabearen itzalpean, malda motz baina gogorrak gaindituz eta hosto artean igeri eginez, zenbait unetan. Aratz gailurraren oinean, pagaditik irtengo gara eta azken malda piko eta harritsu bati egingo diogu aurre, harik eta talaia berdingabera heldu arte: Aratz (1.444 m).

Ia derrigorrezkoa den geldialditxoa egin ostean, maldan behera abiatuko gara, Aizkorriko mendi-multzoa parez pare dugularik. Aratzeko zelaia zeharkatu eta pagadian murgilduko gara berriro, San Adriango pasabidera eramango gaituen galtzada ederraren bila. Estua da kobaren mendebaldeko sarrera, zabala, berriz, ekialdekoa. San Adriango aterpera doan bidea utzi eta, mendi magala zeharkatuz, Sancti Spirituko ermitara iritsiko gara, lasterketa egunean ikusle gehien pilatzen den txokoetako batera.

Aizkorriko malda gogorra

Arnasa hartzeko tarterik apenas eskaintzen duen igoera gogorrari ekingo diogu jarraian, Aizkorriko gailurrera eramango gaituen atsedenik gabeko malda. Indarrak neurtuz gorantz joko dugu erritmo lasaian. Bostehun metro irabaziko ditugu oso tarte laburrean, malda oso pikoa den seinale. Soilune batean, harkaitzean eskegita dirudien ermitatxoa hautemango dugu, gertu, igoera amaitzen ari dela iragarriz. Azken ahalegintxoa egin eta Aizkorriko gailurrera helduko gara. Erraza izango zaigu, azken metroak osatzen ari garela, lasterketa egunean gailurrean egon ohi den ikusle andana irudikatzea, bidexkaren ertz banatan. Gure irudimenak sorturiko ikusle hauen txalo artean, Aizkorriko gailurrera helduko gara (1.531 metro).

Paisaiak erabat txunditurik mendi-multzoko gailurrik garaienetara joko dugu segidan, giro hezea dagoenetan irristakor samarra den bidexka jarraituz, hamaika mendizale igaro izanak harria zeharo leundu baitu urteen joanean. Aketegi (1.549 m) eta Aitxuri (1.551 m) dira mendikateko bi tontor nagusiak, Gipuzkoako garaienak. Aitxuri igaro eta Irauleko gailurretik hurbil, maldan behera joko dugu zuzenean sakonean dagoen Arbelarko sarobera. Jaitsiera bortitzaren ostean atseden hartu eta Oltzara bidean giharrak pixka bat luzatzeko ordua heldu da.

Urbia eta Andraitzeko malda

Arbelarreko sarobea atzean utzi eta, pagadian ostera, bidezidor bakarti bezain zoragarriari jarraiki Oltzako soilunera gerturatuko gara. Oltzako txabolen albotik igaro eta zelai ederra zeharkatuko dugu Urbiara eramango gaituzten ikur zuri-gorrien bila. Zelaitik pagadira berriz Urbiako zabaldira doan bidean. Laskaolatza eta Kalparmuinoko sarobe berrituen albotik igaro eta Urbiako ostatura helduko gara, mendizaleen aterpe ezagunera. Ezinbestekoa, atseden hartzea, eguneko azken malda gogorra, Andraitzeko igoera, zain baitugu begien aurrean.

Andraitzekoa ez da Aratz edo Aizkorriko igoerak bezain luzea, baina dagoeneko 30 kilometro inguru egin ditugunez, nekea ez dugu aparte izango ziurrenik. Hortzak estutu eta belarrezko maldan gora abiatuko gara Urbiako zabaldia eta Zegamako sakona bereizten dituen igarobide garrantzitsuaren bila. Harri arteko azken metroak osatu eta Goierri osoa izango dugu berriz ere begien bistan, beherako bideari ekin eta ostera basoan murgildu aurretik.

Zegama hurbil dugu dagoeneko, eta ibilaldiko hondarreko kilometro gehienak maldan behera dira. Itzubiagako txabola albotik igaro eta Moanorantz joko dugu, eta hortik Oazurtzara. Oazurtzara helduz gero, ibilaldia amaitzen ari dela esan genezake. Jaitsiera azkar batek Zegamako herrigunera eramango gaitu, maratoi luzera duen mendi ibilaldi ezin ederrago bat osatu ostean. Guk oinez osatu dugun txangoa, korrika egiten omen dute lasterkariek. Lau ordu baino gutxiagotan egin duenik ere bada.

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude