Emakumeak borrokan
Osasuna

Hamarretik bederatzik ez du ezagutzen bere GMIa

  • Ekuazio matematiko sinple bat izan daiteke konponbidea, gainpisua izan eta arazo horren berri ez dakiten pertsonentzat. Medikuek ezinbesteko parametrotzat jotzen dute Gorputz Masa-Indizea (GMI). Biztanleen %7 baino ez dira, ordea, indize horren berri dutenak.
Jabier Agirre
0000ko ren 00a
GMI indizeak –pertsonaren pisua kilotan zati altuera metrotan ber bi– pertsona bakoitzaren gorputz-egoera adierazten du nolabait esateko. 1,70 metro luze eta 82 kilo pisatzen dituen gizonezkoaren GMIa kalkulatzea oso erraza da: 82/(1,70)2= 28,37. Baita 1,63 m eta 60 kiloko emakumearena ere: 60/(1,63)2= 22,59.

Loditasuna ikertzeko Elkartearen arabera, GMI indizearen barruan hainbat maila bereiz daitezke: 18,5etik behera dagoenean pertsona horren pisua ez da aski; 18,5etik 24,9ra bitarteko GMIek pisu normala adierazten dute. 25etik 26,9ra bitartean, GMI indizeak lehen mailako gainpisua adierazten du, eta 27tik 29,9ra bitartean, berriz, bigarren mailako gainpisua; 30etik gorako indizeak loditasuna adieraziko luke. Horraino zifra hotzak. Eta balorazioari dagokionez, zer?

Adituek diotenez, 25etik gorako GMI indizea duen edozein pertsonak medikuarengana jo beharko luke, argaltzeko laguntza eske. Eskura ditugun azken datuen arabera, 25-60 urte bitarteko hiritarren %39k 25eko indizea gainditzen du –gainpisua du– eta beste %15ek loditasuna du. Horrek esan nahi du pertsona helduen erdiak, gutxienez, arazoak dituela pisuarekin. Gainera jendeen GMIak gorantz egiten jarraitzen du, etengabe, azken urteotan; bereziki umetan eta adineko pertsonetan.

Arazoaren konponbidea ez dago komunikabideetan egunetik egunera agertzen diren metodo bitxietan –alkatxofaren dieta, adibidez, edo han-hemen iragartzen diren sasi-dieta zein baino zein kapritxosoagoak–, medikuen eskuetan jartzean baizik. Ariketa fisikoa, elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak, horra hor pisu egokia lortzeko errezetarik onenak.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude