Zooko animalien ihesa, hamar urtetik aurrerakoentzat

  • Txabi Arnal ::Noeliaren arka

    Ibaizabal

    orrialdeak ::96

    prezioa ::9.80€

'Noeliaren arka'
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bibliako Noeren istorioarekin zeharo txundituta gelditu zen Noelia. Eta telebistako eguraldi-iragarleari ekaitz handi bat zetorrela entzun zionean, Noeliaren arka egitea erabaki zuen. Bidaian zehar lagundu behar zioten animalien bila zoora joan zen, kaioletako ateak zabaldu, eta atzetik jarrai ziezaiotela esan zien piztiei. Baina animaliek ez zioten kasu zipitzik egin, eta Noeliaren atzetik joan ordez, hiriko kaleetara jo zuten, bakoitzari apetak eskatzen ziona egin asmoz. Eta noski, egundokoak gertatu ziren hirian.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude