Donostiako Zinemaldiaren motorrak berotzen

Hilabete eskas falta da Donostiako Zinemaldiak ateak zabaltzeko. 55. edizio honetan Paul Auster idazle eta zinema zuzendaria Donostian izango da, Zinemaldiko epaimahaiko kide izango baita. Gainera, estatubatuarrak The inner life of Martin Frost filma lehiaketatik kanpo aurkeztuko du. David Cronenberg zuzendari kanadarrak zabalduko du aurtengo edizioa, Eastern promises filmarekin. Guztira 19 pelikula lehiatuko dira Sail Ofizialean tartean Nick Broomfielden Battle for Haditha eta John Saylesen Honeydripper, besteak beste. Zabaltegi sailean hamasei zuzendari berriren lanak ikusi ahal izango dira aurten. Gainera, Philippe Garrel zuzendari frantsesari eta Europa iparraldeko zinema berriari eskainitako atzera begirakoak izango dira. Informazio gehiago www.sansebastianfestival.com gunean.

Eguneraketa berriak daude