Liceo Santo Tomas De Aquino Ikastolako Zuzendariarekin Elkarizketa


1963ko uztailaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Liceo Santo Tomas de Aquino Ikastolako zuzendaria den Gorrotxategi jaunari elkarrizketa.

Liceo Santo Tomas De Aquino Ikastolako Zuzendariarekin Elkarizketa
«ZERUKO ARGIA'N» dako nai nuke zerbait idatzi, Akino'tar Tomas Deuna'ren Ikastol ontaz; eta asmo orre'kin, Gorrotxategi jauna, Zuzendaria'ren etxe'ra etorri naiz, ustekunde oso-osoan gañera, arrera on bat egingo ditela.
Eskubide txiki bat ote duten nago, Ikastol ontaz itz egite'ko, ba omentxe ikasten baitun nere-semetxo batek. Ausargeri aundia iduri ba zaizu, azketsi arren, Zuzendari jauna. Nola nai dala ere, nai dizut agertu gure poxtasuna, seme, ta gu, gurasoena, Ikastol onek egiten dun lan ederragatik, gure Euskera' ren alde, jarrai bidea baita aurrentza'ko, beste lan guztiak egiñaz, aurre'tik ikasia euskeraz, ez azte'ko.
Bear degu emen esan itzalkeri'rik gabe egiten dala gure tartean lan bikaiña Euskera gatik; eta aitorketa auxe lenik eta gero txalo bero ta biotzekoena ondore'tik, ez dala uste dut geiegi izango eskeintzera, langille oie'ri, eskatuaz bero'ri, esker-on au ondo artu zaten. Bai baña, bear zan beste toki bat, txiki oiek ez zitezen azera gelditu ikasitako gaie' tan, ba erdera usteko-Ikastole'tan, askok galtzen bai dituzte ain polliki ikasitako gauzak.
Itzaurre labur onen ondoren, Gorrotxategi jauna'ri galdera egiten diogu:
–Nola sortu zan Ikastol au?
–Askok dakiten bezala, Santa Mari'tar Karlos ta Zumalabe'tar Joseba Mikel, bi jaun agurgarriok, zerabaillen beren buru ta, gogoe-tan, nola bete liteken uts au gure tartean, bigarren irakaspen'go gaiak ikasiaz Euskera erakusten zala,: Laan lakatza aurre'tik, erdi'tik ta ondore'tik, ba txanpon aunitz bear baita ekite'ko; bai bada, gizon kementsu ta argiak izan ordea, biak, eta asi ziran alde bate'ra ta beste'ra austen zutela bidea. "Asiak egiña dirui" da esaera zar bat, ta ala bide ortan sortu zizan beste jaun agurgarri batzuek.
–Ikastol oni dagokion dirutza biltzen dezute? Ez ala bear aiña, ikasleak ordaintzen dutena'kin, gora bera guztiak betetze'ko?
–Oraindaño ez degu aski, ikasleak ordaintzen dutena, illero-illero bear da nun baite' tik sortu txanpon aski, askok uste duten baño geiago noski. Esku zabal-zabal batzueri esker dijoa aurrera gure Ikastola. Iru urte dira iriki zala, esan dezakegu danan zorionera'ko, ari gerala pixka-pixka bultzatzen gure nekeak diru gai ontan. Arkitu bearrean naiz ordea zuri, egin dirazun galdera ontan, gure ikaslean gurasoak ez duela oraindaño, uste giñun laguntza erakutsi, baliteke bai, askori eskaera nola bait egin bazitzaien erantzungo zutela batzuek bada ere, beren eskuerakutsie'kin. Datorren ikastarora'ko saria geitzeko asmoa degu, eta orduan ikusiko da nola ostetzen duten.
–Zuzendari jauna: Zure adierazte onek goibel xamar uzten nago. Nik oraindaño ez baitut ezer egin Ikastola'ren alde, bakarrik nere semetxoaren ikasketagatik eskatu diezuena ordaindu. Emen'dik aurrera ordea, benetan saiatze'ko asmoa bizten dirazu, laguntza orren billa aldan gaian. Ortara'ko, zer bide jartzen dituzu gure aurrean?
–Nik uste, dio Zuzendari jaunak, bear dala adierazi dana'ri ta bakoitxa'ri, Ikastolak zer indarkak egiten ari dan, gure gazteak gizon-emaku jatorrak ateratze'ko era guztie' tan, baita jakin dezaten guraso oiek, nola aurrera igaro diran gure ikasleak azken azterketa otan.
–Geroz urte au, zuen naia'k ordainizeko diña izan alda azterketa'tan, bai aurrea atera dan zenbakia. ala nolagotasunean? Geiago uste aal ziñuen?
–Gogobeteak izan gera egitan. Sarkuntzakoak aztertu dira 12, ta ez bakarrik danak aurrera atera dira, baita 8 oietakoak sarituak izan dira, "matrícula" deitzen dana'kin. Beste Ikastoleta'ko ikaslea'kin erkatu'ta esan dezakegu, gureak izan dirala erabat obekiena egin dutenak, eta zenbaki goienekoa ere aurrera atereetan. Eta ez aztu gero gure ikasleak "Institutoan" egiten dituztela -beren azterketak, ez ikastolan bertan.
-Zen bat eta zer okastarokoak dira ikasleak ?
–60 bat dauzkagu oraindano era ontan: 15 sarkuntzakoak; 16 lenbiziko urtekoak 11 bigarrenekoak; 14 irugarrenekoak eta 4 laugarrenekoak. Datorren ikastaroan, mordoxka ederra izango degu noski laugarrenekoatattik. baita sarkuntzekoata'tik ere. 100 bateraño nai ginuke iritsi gure taldea, eta ala izan dedin eskatzen degu benetan gure adiskidea'ri egin dezaten aal dezaken guztia.:
Zuri ere arren eskatzen dizut, zabaldu dezazun lau aizeta'ra, Ernaniarrak egin dotena gai ontan. 60 ikasleta'tik, 18 gutxiena Ernaniarra'ri esker ditugu. Aie'ri nere ta nere lagun guztien alde'tik eskerrik biotzekoenak.
–Ba daukazute, on dan aiña Irakasle, edo iduri zaizu geiago bear liekela Ikastolara joaten diranak ondo ikasteko?
–Gaur-gaur bezala, ez gabiltza oso gaizki; bai bana bearko degu billatu non bait beste bat edo bi. Dauzkagunak onak dira danak. Oeri beren saria pixka bat altxatze'ko, ala berriak artze'ko, bear degu ordea lenago geitu ikasleen zenbakia, eta baita... dirutza ugaritu ere. Aspergarria naizela esango dezu bear bada gai ontan, nai ta naiezkoa nola baita, nere toki onta,tik, esan bearra daukat gauzak.
–Toki erakoa daukazute Ikastol bezela ta jostatzeko ?
-Bai, asiera'ko ez daude ain gaizki. Guk ordea nai bai degu ugaritu ikasleen zenbakia, eta begira gaude zer tokitara egin leiken gure aldaketa, batezere jostatze'ko izan dezan leku zabal ta egokia, au bai daukagu exkaxena.
–Amaitzeko, azken galdera: Zuen Euskera erakuste orrek, galarazten diote umea' ri erderaz ikasi bear dituzten gaietan?
-Deus gutxiena ere Beste nor baitek galdera ori bera egin digu orain bano len, eta bai ari nola zuri esango dizuet, egunero arratsaldean ematen diegun ordu terdiko ikasketak, Euskal etizti, Iradi-jakintza-lege zarra ta berria ta eresentia ez diote kalterik txikiena egiten, erderaz ikasi bear dituen erderazko ikasgaia'ri. Ziur gaude on egiten diela bi izkuntza erabiltzeak, ba erderaz bakarrik baño aixago ulertzen bai dituzte gauzak. Au agertu digate umeak berak, eta gure oarrak esanazten digu esan dizudana. Gañera, zuek ikusiko dezute ondoena zuen seme alabangandik.
–Esker aunitz Gorrotxategi -jauna zure arrera'gati itz alditxo auxe egiteko. Barkatu gure ausardia eta eskeintzen dizugu guk egin aal dezakegun guztia, gutxi edo geiago, Akino'tar Tomas Deuna'ren Ikastol begiko au aurrera, zuzen joan dedin, gure biarko gizonemakumen onera'ko, gure Erri kutuna obeki zainduaz.
José Manuel Perurena
5


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazGORROTXATE1
EgileezPERURENA1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude