Frantziako Tourra hilaren 25ean Euskal Herritik pasako dela-eta, Behatokiak, Euskal Konfederazioak eta Kebenko elkarteak bozgorailuko mezuetan eta bide seinaleetan euskararen presentzia bermatzeko eskatu diete lasterketak zeharkatuko dituen herrietako udalei, Tourraren antolatzaileei eta beste hainbat instituziori. Erronkari Ibaxako Batzar Nagusiak eta Zuberoako herriko etxe batzuek onartu dute eskaera. Tourraren antolatzaileek ordea ez dute erantzunik eman eta Euskararen Erakunde Publikoak esan du ez duela merezi ezer berezirik egitea, “etapa Euskal Herrian hasi edo bukatuko ez delako”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.