Itzulpen lehiaketaren 2. deialdia

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen lehiaketaren bigarren deialdia zabaldu du. 2007ko deialdiko itzulgaien zerrendan Emily Brontën Wuthering heights, Nadine Gordimerren Burger's Daughter, Molièren Le Tartuffe eta L'Avare, Fernando de Rojasen La Celestina eta Pere Caldersen Aquí descansa Nevares daude, besteak beste. Proiektuak aurkezteko epea 2007ko irailaren 5ean amaituko da. Oinarriak eta itzulgaien zerrenda: www.eizie.org.

Eguneraketa berriak daude