EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen lehiaketaren bigarren deialdia zabaldu du. 2007ko deialdiko itzulgaien zerrendan Emily Brontën
Wuthering heights, Nadine Gordimerren
Burger's Daughter, Molièren
Le Tartuffe eta
L'Avare, Fernando de Rojasen
La Celestina eta Pere Caldersen
Aquí descansa Nevares daude, besteak beste. Proiektuak aurkezteko epea 2007ko irailaren 5ean amaituko da. Oinarriak eta itzulgaien zerrenda:
www.eizie.org.