Literatura eta zinea hizpide

  • Batzuen artean ::Hegats

    Euskal Idazleen Elkartea

    orrialdeak ::172

    prezioa ::7€

'Hegats'
Euskal Idazleen Elkarteak plazaratzen duen Hegats aldizkariaren 39. zenbakian, literaturak eta zineak elkarrekin duten zerikusia hartu dute aztergai. Batetik, gaiaren gaineko elkarrizketa sakona egin dio Mikel Asurmendik Anjel Lertxundiri. Bestetik, Aitor Aranak Zinema-Aretoa idazlana eskaini du. Goizalde Landabasok Praktika-ariketa. Katixa Agirrek, Ongi etorri Hollywoodera, Lolita. Harkaitz Canok, Zinea eta Literatura. Laura Mintegik, Mendearen hausturaren lekuko. Aritz Gorrotxategik, Euskal zinearen historia, ibilbide bat. Iñaki Lazkanok, JiriMenzel, Hrabalen espiritua aldarri eta Olatu Berri Txekiarra, bitxilore ihartuak Pragan. Iratxe Retolazak Fito Rodriguezen Kasandra leihoan lana hartu du hizpide. Eta azkenik David Tijerok Koldo Mitxelena eta Inazio Mujikaren Denbora bateko zinema paperak (1954-1961) aztertu du.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude