Xalbador eskolan gela itxi beharrean

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Seaskako Xalbador ikastetxean ez dute izango behar duten lanpostua datorren ikasturtean eta ondorioz, gela bat itxi beharko dute. Bosgarren mailako 59 ikasleak bi gelatan banatu beharko dituzte. Kanboko ikastetxe horretako irakasle eta gurasoek elkarretaratzea egin berri dute Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erabaki hori salatzeko. Horrez gain, kolegioko irakasleek Euskararen Erakunde Publikoaren eta Ministerioaren arteko kontraesana salatu dute, Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko zuzendariak murgiltze ereduari behar espezifikoak aitortzen dizkio, eta aldiz, Ministerioak, gela bat ixtera behartzen ditu.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude