Zarauzko Photomuseum Argazkiaren Euskal Museoan Mugimenduaren irudirantz izeneko erakusketaren lehen zatia izango da ikusgai uztailaren 22a arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Donostia Kutxak Ipar Euskal Herriko familia bati erositako tresna eta argazkiek osatzen dute erakusketa. Lehen erakusketa horretan, argazkigintzaren hastapenetara garamatzaten 45 objektu mota aurki ditzakegu: praxinoskopioa (argazkian), fisionotrazoa, fenakitoskopioa, zootropoa, grafoskopioa... Objektu bakoitzaren historiaren inguruko informazioa ere bildu dute museoko arduradunek. Bestalde, Photomuseumek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako akordioaren berri eman zuen atzo (18). Hitzarmen horri esker, urteko 48.000 euroko laguntza jasoko du museoak. Informazio gehiago: www.photomuseum.name.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!