Alberto Lopez Basaguren EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak www.gipuzkoaeuskara.net web gunean esanak: “Ospe merezia du Suitzak hizkuntza aniztasunaren babesari dagokionez. Benetan, sakon barneratuta dute han, herrialdea hizkuntza desberdineko erkidegoek osatzen dutela. Eta, beraz, hizkuntza guztiek babes berbera izan behar dutela. Baina, bizitzeko Suitza baino leku nardagarriagoak badira ere, lurrean ez da paradisurik; eta han ere badira arazoak, batzuetan nahiko gatazkatsu bihurtu direnak. (...) Suitzan aspaldi ‘hizkuntza bakeaz’ mintzatzen da eta esaten dute bake horrek ‘lurraldetasun printzipioa’ duela oinarri. Beraz, lurralde bakoitzean hizkuntza ofizial bakarra izan ohi da, hango hizkuntza, lurraldeko hizkuntza, hain zuzen ere. Suitzan beraz, ez dago hizkuntza ofizial komunik herrialde osoan; ezta, batzuetan, Kantoi bateko lurralde osoan ofiziala den hizkuntza bakarra ere. Gehienak hizkuntza bakarreko Kantoiak badira ere, badira hainbat hizkuntza ofizial dituzten Kantoiak. Horrek ez du esan nahi, berez, Kantoian ofizialak diren hizkuntza guztiak ofizial direnik haren lurralde osoan. Hizkuntza desberdinak kontaktuan daudenean, oro har, Udaleko hizkuntzen egoera da kontuan hartzen dena hizkuntza ofiziala aldarrikatzeko garaian. Gerta liteke, beraz, Kantoi berean, Udal batean hizkuntza bat izatea ofizial eta albokoan, aldiz, beste bat, bakoitzaren egoerak eskatzen duenaren arabera”.
Karmen Irizar Topaguneko presidenteak Berrian esanak: “Euskarazko elkarte eta toki aldizkariek duten arazo nagusietakoa ekonomikoa da. Erraza izan daiteke egitasmoak martxan jartzeko diru laguntza lortzea. Baina egitasmoak martxan jartzeko sustatzaile bat behar da, horiek mantentzeko, koordinatzeko, ikusten ez den lan hori egiteko. Eta horretarako ez dute dirurik ematen. Irudipena dugu erakunde publikoek ez dutela euskara elkarteen lana bere osoan aitortzen”.
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.