Labankadak, judizialak eta alderdietakoak

  • Hauteskunde gune guztiak dira berebizikoak udal eta foru hauteskunde batzuetan, hori da hautaketa molde honen ezaugarri nagusia, gertukoak du garrantzia. Hala ere, oraingo hauetan badira denon arreta erakartzen duten gune bereziagoak eta horietan lehena Nafarroako Legebiltzarrarena seguruenik. ANVk parte hartu izan balu, UPNk eta CDNk ez zuketen gehiengo osorik lortuko, hori seguru. ANV erditik kenduta, UPN-CDN gehiengo osorik gertu izan daitezke. Inkestak ere halako zerbait hasi dira islatzen.
Edozein modutan, erabakigarria izan daitekeen beste eragile bat partehartzearen maila da: 2003ko hauteskundeetan abstentzioa ia %28koa izan zen –foru hauteskunde guztietako ia txikienetakoa– eta pentsatzekoa da egungo giroan txikiagoa izango dela. Nora joko du multzo horrek? Ikusi beharko da dagoen berrikuntza handienak, NaBaik, duen tiradizoa.

Eta ikusi beharko den beste faktore erabakigarria, ANVko balizko boto emailearen jarrera da, oso posible baita gizarte sektore horretako ehuneko batek Legebiltzarrerako botoa NaBaira desbideratzea. Udalerako ANVren legezko zerrendak lortzen duena eta Legebiltzarrerako izan daitezkeen ANVren boto ‘baliogabeen’ arteko aldeak eman diezaguke klabe horren erantzuna.

Pernando Barrenak egindako eskaeraren ondorioak zeintzuk izango diren garbi egon ez arren, Espainiako fiskaltza nagusiaren lehen ondorioa eskaerari beroarenak kentzea izanda, Barrenak eta Batasunako kideek eskubide zibil guztien jabe direla adieraziz eta, beraz, botoa eskatzeko aukera ere badutela. Iñaki de Juanaren auzian Lopez Agilar ministro sozialista zenak berak jarri zuen langa oso goian –”behar diren frogak eraikiko ditugu...”– eta larrutik ari da ordaintzen jarrera hori gaur egun ere. PPrekiko gogortasun leian, ANVren honetan ere, Candido Punpido fiskalaren jarrera masokista agerikoa izan da: Batasunak ANVrentzako botoa eskatzea nahikoa izan zitekeen honen ilegalizazioa eskatzeko. Eta Barrenak, ezker abertzalearen izenean, berriz ere heldu egin dio erronkari. Eta, jakina, eskubideari.

Labankadena ere hauteskundeetan agerian geratzen den mugimenduetakoa da, bai zerrenda osaketetan, bai hautagaitza desberdinen inguruan eratzen diren albisteetan. Gipuzkoako EAJn ageri dira nabarmenen laban kontuak, lehenbizi Jon Jauregiren auziarekin eta orain Irungo Ogasunaren aferarekin, sakonean, Luis Mari Bandres jeltzale esanguratsuaren bidez, berriz ere Joseba Egibarren lerroa jipoitu nahi dela irudikatzen baita.

Baina jeltzaleen barne borrokez gain, gizartean enpresa munduarekiko zerga bilketan dagoen kontrol eza eta eskuzabaltasunari buruzko susmo asko berresten dituzte auzi hauek.

Epaiketa izango da Egunkaria auzian, Entzutegi Nazionaleko 1. zigor Salak hala erabaki du. Miguel Angel Carballo fiskalak epaiketa ez egiteko eskaerari muzin egin diote epaileek eta AVTk eta Dignidad y Justiciak egindako eskaera ontzat eman. Abenduan eskatu zuen fiskaltzak auzia ixtea eta, beraz, epaiketa ez egitea: esparru politiko osoak interpretatu zuen hura Espainiako Gobernuak bake prozesuaren inguruan egindako mugimendu gisa. Eta hau ere interpreta daiteke zentzu berean, egoera oso bestelakoa da eta, beraz, erabaki judizialak ere bai. Baina azalpen primario eta oinarrizkoagoa ere izan daiteke: Estatuaren egitura guztiak hainbeste zikindu eta orain epaiketarik ere ez?

Euskal Herrian injustizia oso nabarmena moduan jo den auzi honen kontrako beste baldarkeria bat gehiago da erabaki hau, baina egia da ikuspegi juridiko batetik epaiketara fiskalaren jarrera honekin joatea ere oso bestelakoa izan daitekeela. Ez da ezeren berme, baina bai aldeko.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude