Jakin nahi nuke zenbat errepide galdu asfaltatu diren azken hilabeteotan, zenbat kultur-etxe glamuroso inauguratu diren, zenbat polikiroldegi moderno berritu.
Jakin nahi nuke zenbat kultur-ekitaldi interesatu antolatu diren, zenbat lunchruinoso, zenbat ustezko informazio bilera ireki. Jakin nahi nuke zenbatek agindu dizuten eman ezin dizutena, zenbatek estutu dizuten bostekoa, zenbatek hartu zaituzten irribarre adegitsuz... Justu orain, orain justu.
Legealdiari mandatua esaten dio lagun batek. Larunbat goizeko enkarguak egitea bezalakoa omen da politika. “Amak hiru-lau erosketa egiteko dirua ematen dik, eta etxerakoan, erosketak mahai gainean eta bueltak amari, bestela… Politikariekin, ordea, enkarguen erdiak eskas dituk, bueltak atxikitzen ditiztek, eta ez duk ezer gertatzen. Horregatik akordatzen nauk euren amekin!”.
Ez dakit geure mandatuak geuk egitea ez ote den hobea izango. Asko balio du ama gustura uzteak. Gainera ez dute amarik ilegalizatzen. Oraingoz.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.