argia.eus
INPRIMATU
Bueltak amari
Sustrai Colina 2013ko maiatzaren 03a
Sustrai Colina
Jakin nahi nuke zenbat errepide galdu asfaltatu diren azken hilabeteotan, zenbat kultur-etxe glamuroso inauguratu diren, zenbat polikiroldegi moderno berritu.

Jakin nahi nuke zenbat kultur-ekitaldi interesatu antolatu diren, zenbat lunch ruinoso, zenbat ustezko informazio bilera ireki. Jakin nahi nuke zenbatek agindu dizuten eman ezin dizutena, zenbatek estutu dizuten bostekoa, zenbatek hartu zaituzten irribarre adegitsuz... Justu orain, orain justu.

Legealdiari mandatua esaten dio lagun batek. Larunbat goizeko enkarguak egitea bezalakoa omen da politika. “Amak hiru-lau erosketa egiteko dirua ematen dik, eta etxerakoan, erosketak mahai gainean eta bueltak amari, bestela… Politikariekin, ordea, enkarguen erdiak eskas dituk, bueltak atxikitzen ditiztek, eta ez duk ezer gertatzen. Horregatik akordatzen nauk euren amekin!”.

Ez dakit geure mandatuak geuk egitea ez ote den hobea izango. Asko balio du ama gustura uzteak. Gainera ez dute amarik ilegalizatzen. Oraingoz.