«Batasuneko 20.000 kide esanguratsu al daude?»

  • Gasteiz, 1964. Aian (Gipuzkoa) bizi da. Basozaina da Pagoeta Parkean. EAE-ANVko idazkari nagusia. ANVk 252 zerrenda aurkeztu zituen foru eta udal hauteskundeetan eta Espainiako Fiskaltza Nagusiak horietatik 133 inpugnatu ditu, baita ASren zerrenda guztiak (232) ere. Auzitegi Goreneko eta Konstituzionaleko epaileen azken erabakia ezagutzeko 48 ordu falta zirela hitz egin dugu berarekin: “20.000 pertsona ikertuak eta jazarriak izan ondoren, erabakia edozein dela ere, hauteskunde hauek ukituta daude”, esan digu. Azken unean –kanpaina hasi unean– ezagutu dugu erabakia: epaileek fiskalak egindako inpugnazio guztiak onartu dituzte.
Antxon Gomez
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Estatuko fiskal nagusia Cándido Conde Pumpidok ANVren 133 zerrenda inpugnatu ditu. Zerrenden %20 kutsatuta dagoela eta gainerako %80 inbaditu dituztela argudiatuz.


“Kutsadura”, “inbasioa” edo “ehunekoak” direla eta ez direla, ez dugu eztabaida antzuan sartu nahi. Terminologia hori onartzea terminologia faxista eta nazia onartzea da. Hemen ez dago herritar kutsaturik ez zerrenda inbaditurik, hemen herritarren eskubide zibilak urratzen ari dira. Hizkuntza horren erabilpenak Estatuko auzitegi eta erakunde ez demokratikoen izaera are ageriago utzi du. Edonola ere, gure zerrenden %20k %80 inbaditzen duela adieraztea logikaren aurka joatea da. Edonork %80k %20 absorbitzen duela esango luke. Bestalde, hainbat jende duela lau urteko herri zerrendetan joan zelako “kutsatuta” dago bizitza osorako? Batasuneko kide esanguratsuak direla dio fiskalak. Batasuneko 20.000 kide esanguratsu al daude?
...

ANVko zerrendak baliogabetu dituzten argudio juridiko berberekin baliogabetu zitezkeen, adibidez, Na-Baiko zerrendak: Patxi Zabaleta, Txentxo Jimenez, Iñaki Aldekoa, Milagros Rubio, HBko eta EHko hautagaiak izan direnak. Zergatik batzuk bai eta beste batzuk ez? ANVko hautagaiak ez al dira Na-Baikoak bezain legalak? Esaterako, Plazandreok kandidaturan –sinpatia guztiaz diot–, HBko edo EHko zerrendetan izandako pertsonak daude. Funtsean, jendeari ez zaio galdetu zergatik doan ANVko zerrendetan.
Epaituak eta kondenatuak izan dira beren eskubideen defentsa egiteko aukerarik eman gabe.

“Justizia koloniala” garaitzeko “guda legala” planteatu duzue.


Justizia koloniala aipatu dugu herri txiki batzuetan oso egoera mingarria bizi dugulako. Espainiako auzitegiak Euskal Herriko azken herri eta baserrietan zer bozkatu daitekeen eta zer ez erabakitzen ari direlako. Esaterako, Altzo, Lizartza edota Elduaingo egoerak hain dira absurduak, non zerrenda bakarra PPrena den, eta PPk ez du boz bakarra atera herri horietan. Onartezina da zurrunbilo mediatikoak eta auzitegietako gorabeherek milaka pertsonen eskubide zibilen urratzea eta estatzea, ezta ustezko ideologia dela-eta milaka pertsonen aurkako jazarpen poliziala eta azterketa judiziala onartzea ere. Hori salatu beharra dago.


“Guda legala” planteatzeko aukera badago?


Judikaturak erakutsi duen arrazionaltasun mailarekin, nekez. Horrelako absurduetara iritsi ondoren, oso zaila da pentsatzea “guda legala” aurrera eraman daitekeenik. Baina, ANVk betidanik, ahal izan duenean, legalitatearen barruan mugitu da, eta behartuta gaude bataila legala lantzera. Baina ez gaitezen bidean galdu, hemen bereziki jokoan dagoena bataila ideologikoa da: herritar guztion eskubide zibil eta politikoen defentsa.


EAJ izan duzue hizpide azkenaldion, bere “azpilana” aipatu du ANVk.


EAJren azpilana nabarmena eta eraginkorra da guztiz. EAJ bere bateria mediatiko guztiak erabiltzen ari da herritarrei “ezkerreko abertzaleen aurkako erasoa euren ardura da” esateko. Hedabideen erasopean gaude, EAJren laguntzaz. Erakundeetan egoteko, alderdien estatutuetan biolentziaren aurkako “zorioneko” gaitzespena agertzea eskatzen du EAJk. EAE-ANVren estatutuetan hori idatzita dago, baina orain beste aitzakia bilatu dute.

Zein aitzakia?


ANV ezin aurkeztuaren arrazoia ETAk hau edo beste esan duena omen da. ETAk dioenak baldintzatu behar al du alderdi batzuk egotea eta beste batzuk ez? Zer joko da hau? EAJren arazo bakarra da ezker abertzalea erakundeetan egotea, oso eroso dago ezker abertzalea kanpoan egonda, izan dezakeen oposizio politiko bakarra baikara.


Josu Jon Imazek berriz PSOE eta Batasuna jokoan ari direla esan du.


Ezker abertzalea eraso dutenean, EAJk esan ohi du erasoa oso ondo etortzen zaigula propaganda egiteko, propaganda merkea, alegia. Aldiz, epaileek Ibarretxe jauna auzipetzea erabaki dutenean, EAJko jendea Ermuko Foruaren kideen aurka ostikoka aritu da eta hedabideetako lehen orrialdeak eta planoak hartu dituzte. Agerraldi horiek ez al dira propaganda merkea?

EAJk gizarteko parte handi baten sufrimenduarekin fribolizatzen du, ezker abertzalearen sufrimenduarekin bereziki. Ibarretxe jauna kartzelara eramango zuten berria –PP Gobernuan zela– zabaldu zenean, Jose Antonio Rubalkaba jeltzaleak kartzelara oporretara joango zirela esan zuen, txisteak egin zituen. Jelkideek txisteak egiten dituzte badakitelako ez direla sekula joango kartzelara arrazoi juridiko-politikoengatik, agian, ustelkeria kasuengatik joango dira, baina ez Estatuari egindako intsumisio politikoa praktikatzeagatik. Mingarria da herriaren parte baten sufrimenduarekin fribolizazio merke hori, jite moral ustela agertzen dute.

Josu Jon Imazen iritziz, halaber, hauteskundeak ezin dira lotu bake eta normalizazio prozesuarekin.


Imazek goizean gauza bat dio eta beste bat gauean. Hauteskunde hauetan ematen ari diren urraketa politikoek ez dituztela hauteskundeak deslegitimatzen dio. EAE alderdi laikoa da eta EAJ nahiko konfesionala –hori ukatzen duten arren– eta trinitatearen misterioan sinesten dute. Guretzat hauteskundeak, bistan da, lotuta daude bake eta normalizazioa prozesuarekin.


Nafarroako ANVko hautagaiek PSOEk UPNri erakundeak oparitu izana salatu dute, bestalde.


Urralburu eta Roldanen kasuak gogoratu besterik ez dago. PSN lapurreriak eta ustelkeriak kutsatuta dago oraindik ere. Harrezkero ez dira gauza izan eskubide politikoen defentsan burua altxatzeko. PSNren norabide politikoa izar loka baten antzekoa da: gaur Nafarroako politika lideratu nahi duela dio eta bihar UPNrekin itun politikoa egingo du. UPNk berriz, Estatuko eskuinaren muturreko sentsibilitatea ordezkatzen du. PSN UPNrengana hurbiltzeak ez dela Urralbururen garaia gainditu frogatzen du. Halaber, Espainian frankismo soziologikoa nagusitu da. Iruñeko artzapezpiku Fernando Sebastianek esandakoa [Falange aintzat hartzekoa dela] lekuko. Duela 20 urte ez zuen hori esango, gaur egun bai. Frankismo soziologikoaren eta totalitarismoaren garaipena eman da Estatuan.


Bien bitartean udal eta foru politika bigarren planoan geratu da.


Hori da larriena. AHTren proiektuaz, hirigintzaz, zaborren birziklapenaz, garraio publikoaz eta politika sozialaz ez da hitz egiten. EAJk egoera ezker abertzaleari interesatzen zaiola dio. Gezurra. Egoera hau EAJri interesatzen zaio, udal eta foru erakundeetan eraman duen politika estali baitu: porlanaren politika, herri askotan oposizio politikorik gabeko barra libreko politika egin du eta oso pozik dago.


Duela 4 urte AuBren zerrenda guztiak baliogabetu zituzten, orain ASren zerrendekin gerta daitekeen bezala. ANVren zerrenda batzuk baliagarriak izan daitezke ordea. Beste joko bat dago antza.


Edozein dela jokoa, zerrenda bakar bat legez kanpo uzteak defizit demokratiko nabaria agertzen du.

ANVk zer egingo du horrelako egoera ematen bada?


Guk ez dugu uneon esango zer egingo dugun eta zer ez.

Gerta daiteke herritar batzuek ASren aldeko boto baliogabea erabiltzea eta beste batzuek ANVri boto baliagarria ematea...
Unea iritsitakoan hitz egingo dugu. Egoera asko eman daitezke, baita hainbat erantzun ematea edota jarrera ezberdinak hartzea ere. Gauza bat begi-bistakoa da: 20.000 pertsona ikertuak eta jazarriak izan ondoren, hauteskunde hauek ukituta daude.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude