«Indioekin ere egon nintzen. Minez eta saminez itzuli naiz»


2007ko martxoaren 1ean
Edorta Jinemez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zure lan hau bidaia liburutzat har al daiteke?


Ameriketako Estatu Batuak. Turismoa egiteko leku zinez zabala da. Baita ikerketa eta gogoeta egiteko ere. Bietarik dago Koioteren arrastoa izeneko liburuko kroniketan, edo narrazioetan, bietarik baitute horretan bildu diren testuek.

Bi aldiz egona zara Ameriketako Estatu Batuetan. Zer berri aurkituko du haiei buruz Koioteren arrastoa irakurtzen duenak?


Han ia dena da handia. Esate baterako, sekuoia tantaiak dituzte. Kalifornian. Ez hastapenetatik ekologiaren zaleak direlako, norbaitek zuhaitzon aldeko aldarria egin zuelako baino. Han dena da handia, bai, eta miragarririk ere ez da falta. Hala nola, Nevadako mortuaren baitan diren lakuak. Horietako bat Piramidearena da. Indioen erreserba bihurtua, horien historia jarduteko leku aparta. Indioen historia horretan euskaldunek ere parte izan dute. Euskaldunak Ameriketan! Urre ametsaren arrastoa dago Koioteren arrastoa liburuan. Hara zertara joan ziren-eta, aberastera. Ez da soilik hori, ostera. Han berrogei urte egin dituen euskaldunaren testigantzak, edota tailerrarekin hogei egin dituen bestearenak, zer pentsa ematen du. Denok aberastuko gara, hemen billeteak dagoz! Horixe diote batzuek.

Baina guztiak ez dira dirutuko, ez?


Ez, jakina... Aberastu ez direnak indioak eurak dira. Horiekin ere egon nintzen. Minez eta saminez itzuli naiz. Jainkoa, bakarra ei dena, zuriek erabiltzen dute eta, irudi du horiexentzat lan egiten duela. Liburua eman omen die. Zein liburu? Koioteren arrastoan begiratzen duenak ondo asko jakingo du.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!