Armen indarrean sinesten da oraindik

  • ETA-ren su-eten aldarrikapenak urtebete egin duenean, eta egin diren irakurketei begiratuz, denak adierazten du bake prozesuak aurrera jarraitzen duela. Orain, urtebete honetako une garrantzitsuenetako baten aurrean gaude, Batasunaren ordezkoak foru eta udal hauteskundeetan partehartzeko aukera izan dezakeen unean.
Urtebete honetan taularen gainean etengabe aritu dira dantzan su-eten aldarrikapenaren aurretik ETAren eta Gobernuaren artean ustez egondako konpromisoak. Ezker abertzalearen bertsioa ezaguna da, baina Espainiako Gobernuak beti ukatu ditu konpromisoak. Joan den igandean Alberto Suriok El Diario Vasco-n idatzitako kronikan, iazko su-etena ETAren eta PSEren arteko metodo akordio baten ondorio izan zela adierazi zuen, eta akordio horretan Batasunak hauteskundeetan parte hartzea aurreikusten bazen ere, eduki politikoak alderdien mahaiaren gainean utzi zirela. Suriok iturri onak ditu sozialisten artean, besteak beste Jesus Egiguren bera, ETArekiko harremanetan PSOEren ordezkari izan ei dena. PSE aipatzen du Suriok eta ez Espainiako Gobernua, Jose Luis Rodriguez Zapatero babesteko sozialisten beste neurri bat izan daitekeena, baina bistan da Egigurenek zein ordezkatzen duen, areago gainera ezaguna denean honek Espainiako gobernuburuarekin duen harreman zuzen eta estua.

Lau urtean atentatu hilgarri bakarra egin du ETAk, eta gainera hildakorik eragiteko borondate zuzenik barik. Hori bera bakarrik, irtenbidea lortzeko bere ahalegin handiaren isla da; baina, aldi berean, atentatu bakar horrek adierazten du oraindik ere ENAMen borroka armatuari ematen zaion garrantzia zein den. Negoziazio mahaiak gehiago ematen ez duenean, armek desblokeoa bultza dezaketela uste da. Armen eraginkortasunaren azken bultzadan sinesten da, armak eurak isilarazteko besterik ez bada ere.
 
Zeren truke, ordea? Arnaldo Otegik Espainiako Gobernuak preziorik ez duela ordaindu behar esan badu ere, argi dago prezioa EAEko eta Nafarroako herritarren erabaki eskubidea dela. Preziorik ez balego, ETAk jardun armatua besterik gabe alboratuko luke eta kito. Baina XXI. mendeko sasoi hauetan, hori ez da jada nahikoa mende erdiko gatazka armatuari amaiera emateko. Gertatuko balitz hobeto, baina ETAren eta ENAMen historiak erakusten du erakunde armatua ez dela txantxetan ibiltzen eta, beraz, sinesgarritzat jo behar dela bake prozesuak aurrerapenik ez badu, berriz kolpatuko duela: denbora honetan izugarri aurreratu bada ere, hori da urtebete honetako laburpenaren laburpena.
 
Eta BECeko ezker abertzalearen ekitaldiaren atarian zer? Bada, ekimen berria aurrera ateratzen ez bada, EHAK behinik behin hor izango da azken aukera gisa.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude