Hizkuntz ereduen sistemari buruz PSE-EEko Isabel Celaari Berrian egindako elkarrizketako pasarteak: “Hezkuntza sistemak etengabe ebaluatzen du. Ikasle batek ikasgai baten azterketa euskaraz gainditzen badu, ez al du erakutsi euskaraz duen gaitasuna? Probak borondatezkoa beharko luke. Inolako hezkuntza sistemak ez du derrigortzen kanpoko neurketa sistemarik. Zergatik sartuko dugu oztopo gehigarri bat?”. Galdera: Hezkuntza Sailaren proposamenaren arabera, gaztelania ere irakats hizkuntza izango da. Proposamenak gaztelania kanporatzen al du? “Inguru gehienetan bai. Ikasle batek B2 maila lortu behar badu eta baldin badaki egungo D ereduko hiru ikasletik bik bakarrik lortu dutela B2 maila, ez du beste erremediorik: euskara, euskara eta euskara. Beraz, gaztelania eta ingelesa ez lirateke agertuko. Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren esanetan, euskara zabalduago dagoen lekuetan leku gehiago egongo litzateke ingelesarentzat”. Galdera: Edo gaztelaniarentzat. “Hori da gure proposamena, ez berea”.
Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.
Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]
2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.
Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]