«Hirukote izatearen ondorioz, soinu rockeroagoa bilatzen saiatu gara»


2007ko martxoaren 18an
Kauta taldeko bi kide
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eroso zaudete hirukote moduan edo ez duzue baztertzen taldea handitzea?


Xabik taldea uztean gitarra jotzaile baten bila ibili ginen hilabetetan. Azkenean kantuetan zentratu eta bilaketa utzi genuen. Hirukote izatearen ondorioz, soinu rockeroagoa bilatzen saiatu gara. Hala ere, nahiz eta oso gustura egon hirukote gisa, ez dugu baztertu aurrerago beste gitarra jotzaile bat hartzeko aukera.

Metal indartsuaren oinarria eta ahots melodiko indartsua ezinbestekoak dira?


Estilo askotako musika ugari entzuten dugu. Lan honetan ez dago estilo bakarrik: kantu rockeroagoak, metaleroagoak eta poperoagoak daude. Ahotsarekin ere berdin, nahiz eta oinarria melodia den.

Zeren aurrean zaudete “Biluzik”?


Gizartearen aurrean, lagunen aurrean… Kauta ez da soilik izen bat, bizimodu, elkarbizitza, lagun talde, familia, sentimendu bat da, eta biluzte hori arlo guztietan ematen saiatzen gara.

Luxuzko produkzioa izan duzue, eta horretan zeresan handia izango zuen Haritz Harreguyk...


Haritzekin lehenengo diskoa grabatu eta bikain pasa genuen berarekin, baita asko ikasi ere. Hala, bigarren diskoa berarekin grabatzera Garatera jo genuen. Oso gustura gaude, nahiz eta beti aldatzeko zerbait gelditu.

Euskal Herriko diskoetxe handienetako batean zaudete. “Askatasunik galdu duzue eroso egotearen esperoan”? Batzuek diote diskoetxeen lana gaur egun ez dela hain garrantzitsua...

Teknologia berriei esker edonork disko bat grabatu eta kaleratu dezake. Baina nahiz eta autoekoizpena geroz eta talde gehiagok egiten duten, oraindik ere diskoetxe batek betetzen duen papera oso garrantzitsua da, batez ere promozio mailan. Gu oso eroso gaude, baina egia da disko bat autoekoizten duzunean zuk duzula guztiaren kontrola –salmentak, promoa, diseinua…– eta diskoetxe batean zaudenean hori murriztuagoa dagoela.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!