Pocahontasen hizkuntza

  • Tenakomakah, 1607. John Smith kapitain ingelesa eta Pocahontasek, geroago Virginiako estatua izango zen Tenakomakah lurraldeko agintariaren alabak, elkar ezagutu zuten.
     
    Fikzioak behin eta berriro jaso du kolonizatzailearen eta printzesa indiarraren arteko harremana. Azkena, 2005eko The New World filma izan da. Filmaren zuzendari Terrence Malickek, bere lanari errealismoa erantsi nahian, filmeko indiarrek euren hizkuntzan hitz egitea nahi zuen. Lurralde hartako jatorrizko biztanleak algonkinoak ziren (duela aste batzuk esan genuenez, Manhattango uhartea huskeria batzuen truke saldu zuten haiek bezala). Baina algonkinoen hizkuntza aspaldi desagertu zen.
Pocahontas 'The New World' (2005) filman
Duela urte batzuk, ordea, Blair Rudes North Carolina Universityko hizkuntzalaria hildako hizkuntza aztertzen hasi zen. Jamestown izan zen ingelesek Tenakomakah-en ezarritako lehen kolonia eta bertako kolono batek, XVII. mendearen erdialdean, algonkin hizkuntzaren hitzekin zerrenda osatu zuen. Hiztegitxo hori erabili du Rudesek bere ikerketaren oinarri eta hobeto ezagutzen diren inguruko beste hizkuntza batzuekin alderatu ondoren, Pocahontas eta bere herrikideen hizkuntza berregitea lortu du.
 
Terrence Malickek Rudes filmerako aholkulari gisa kontratatu zuen eta 50 eszena filologoak berpiztutako hizkuntzan errodatu zituzten.
 
Egun, AEBetako gobernuak algonkin indiarren oinordeko diren zazpi tribu errekonozitzen ditu ofizialki, baina talde hauek euren jatorrizko hizkuntza erabat galdua zuten. Soilik hitz solte batzuk iraun dute gaur arte, tomahawk hitzak esaterako (“gerra aizkora” esan nahi du) edo Potomac toponimoak (Washington hiria zeharkatzen duen ibaiaren izena da eta “merkataritza lekua” esan nahi du). Malicken filmari esker, oinordeko horiek Blair Rudesen zaharberritze lanaren berri izan dute eta euren bileratan apurka hizkuntza erabiltzen hasi dira. Joan den udan, adibidez, zazpi tribuetako ordezkariak Ingalaterran bildu ziren, Gravesenden. Pocahontas 1614an John Rolfe kolonoarekin ezkondu zen eta 1616an Ingalaterrara joan ziren bisitan. 1617ko martxoan hil zen Pocahontas eta Gravesenden ehortzi zuten.
 
Bere ama hizkuntzak ere ez zuen asko iraun europarrekin harremanetan hasita. Eta urtean dozenaka hizkuntza desagertzen diren mundu honetan, ez dirudi Malick, Rudes eta algonkinoen oinordekoen ahalegina nahiko izango denik mirakulua gauzatzeko.

Azkenak
Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


2025-06-04
Gora beti

Everest muturreko lekua da, arriskutsua, iristeko zaila, baina urtero 60.000 pertsona inguru elkartzen dira haren magalean. Ezagunak zaizkigu horrelako irudiak, ehunka lagun gailurrerantz, merkataritza-guneetako eskailera mekanikoetan nola, selfiearen bila. Makineria turistiko... [+]


2025-06-04 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]


2025-06-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude