Jauregi aferak lehendakaria ere ukitzen du zeharka

  • Xabier arzalluzek ere, Joseba Egibarrek bezala, argi utzi nahi izan du Jon Jauregi aferaren inguruko datuak alderdi barrutik atera direla. Herri Irratiko bere asteroko tertulian jaurti zituen akusazio gogorrok EBBko lehendakari ohiak. Egibarrek, halaber, Joxe Joan Gonzalez de Txabarriri eskatu dio Foru Ogasuna “zuritzeko, garbitzeko”. Arzalluzen esanetan, jokaldi honekin maiatzeko hauteskundeen ondoren EAJren eta PSEren koalizioa gauzatu nahi dutenek bultzatu dute operazioa, haren ustez Jauregi ahaldun nagusia bada horrelako koaliziorik ez delako izango. Areago, dioenez, Jauregiri eraso egin diote, “bere atzean Egibar dagoelako, eta lehendakariaren plana dagoelako”.
2003ko udazkenean, EBBren hautaketa prozesuan zehar EAJn izandako liskarren segida da honakoa edo hori da bederen kanpora begira islatzen dena. Barrura begira agian latzagoa ere bada. Dirudienez, dena piztu zen GBBk Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusirako hautagai gisa izendatu ez zuenean. GBBk argi utzi zuen egungo ahaldun nagusia ez zela bere konfiantzakoa eta imaztarrek ere argi iradoki zuten GBBren erabakia ez zutela gustuko. Alderdia eta bere proiektu politikoa ulertzeko bi molde dira EAJn eta denak adierazten du, irailetik aurrera EBBren hautaketa prozesu berria irekitzen denean, 2003ko une latzak edo latzagoak errepika daitezkeela.
 
Kontua da lehia horrek gero eta gehiago ukitzen duela Ibarretxe lehendakaria bera. Arzalluzek dio konplot honekin Ibarretxeren aurka ere egin nahi dela; ez du azaltzen zergatik, baina GBB ere beldur da alderdi barrutik lehendakariaren aurka izan daitezkeen mugimenduekin. Besteak beste, horrexegatik ez zuten hautagai hautatu Gonzalez de Txabarri, GBBren ustez ahaldun nagusiak ez duelako publikoki behar bezala defendatu lehendakaria eta bere plana, Euskal Herriaren normalizazio politikoaren etorkizunean giltzarri ikusten duena.
 
Egibarzaleen sektoreak oso garrantzitsutzat jotzen du lehendakariaren balizko zailtasunen aurrean EAEko hiru diputazioetatik bik bederen –Arabakoak eta Gipuzkoakoak– berau tinkotasunez defendatzea. Zeresanik ez, egoera honek guztiak oso deseroso jartzen du Ibarretxe lehendakaria.

EAEko ordezkaritza politikoak ez du Alderdien Legea onartzen; justizia eta oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako legea da EAEko herritarren gehiengoarentzat. Berdin pentsatzen da Batasuna eta ezker abertzaleko beste erakunde batzuen jarduera politikoa debekatzen duten auzi judizialei buruz. Baina Ertzantzak gogortasun handiz erreprimitzen ditu EAEko gehiengo politikoak defendatzen dituen ezker abertzalearen zenbait eskubide politiko. Eskizofrenikoa da. Ertzantzak joan den larunbatean Bilbon erakutsitako jarrera legezkoa da, baina oinarrizko giza eta eskubide politikoen guztiz aurkakoa.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude