Ezpalak


2007ko otsailaren 11n

Otsailaren 17an jarriko da abian Dantza Zirkuitua

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatu ohi duen Dantza Zirkuituak sei areto bisitatuko ditu maiatza bitartean: Barakaldo antzokia, Elorrioko Arriola Antzokia, Kultur Leioa, Gasteizko Jesus Ibañez de Matauko zentroa eta Lasarte Oriako Manuel Lekuona eta Donostiako Gazteszena kultur etxeak. Lau dantza talderen koreografia garaikideez gozatzeko aukera izango da. Dantza Zirkuitoaren hirugarren edizioa Ertza konpainiaren Look ikuskizunak zabalduko du, hilaren 17an, Barakaldo Antzokian. Damián Muñoz konpainiak iazko maiatzean Bartzelonan estreinatu zuen Staff obra eskainiko du, Filipa de Francisco eta Idoia Zabaletak Dueto koreografia eta Marco Vargas eta Chloé Br»lé dantzariek flamenkoa eta dantza garaikidea uztartzen dituen Cuando uno quiere y el otro no ikuskizuna.


Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondokoa sortu dute

Arteola elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako fakultateak Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondokoa sortu dute. Aurrekaririk gabeko mintegi-esperientzia berri horretako irakasleak Xabier Lete, Benito Lertxundi, Bernardo Atxaga, Andoni Egaña, Jon Sarasua, Anjel Lertxundi, Jose Mari Sors, Juan Antonio Urbeltz, Ruper Ordorika, eta Fermin Muguruza izango dira, besteak beste. Izen ematea apirilaren 30a baino lehen egin behar da eta matrikula, maiatzaren 1etik 15era. Plaza librerik geldituz gero, uztailean beste epealdi bat zabalduko da matrikulaziorako. Matrikulak 1.900 euro balio du. Informazio gehiagorako 943714157 telefono zenbakira hots egin edo kulturgintzahuhezi.edu helbidera mezua bidali dezakezue.


9.000 agiri berri jaso zituen iaz Eresbilek

Euskal musika ondarearen bilduma, kontserbazioa eta hedapena xede duen Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 9.000 agiri berri jaso zituen 2006an. Horietatik 930 euskal konpositoreen partiturak ziren. Dagoeneko 26.000 partitura bildu ditu Eresbilek. Partiturez gain, liburuak, aldizkariak eta bestelako materiala ere gordetzen du Errenteriako zentroak. Hala 2006ko amaieran 67.000 erregistro zituen Eresbilek. Aurten Bidebarrietako liburutegiko Arriaga funtsa digitalizatuko dute. Euskararen erabilera sustatzeko planarekin ere jarraituko dute eta Juan Zelaia Letamendia musika beka emango dute.


Switch on the power! erakusketak artea eta musika uztartuko ditu Gasteizen

Gasteizko Montehermoso kulturunean artea eta musika uztartzen dituen Switch on the power! Zarata eta politika erakusketa paratu dute. 60ko hamarkadatik gaur arte 30 artistek egindako lanak bildu dituzte bertan. Artearen eta musikaren arteko interakzioa bilatzen duten obra horietako gehienak bideoak dira. Besteak beste, Yoko Ono, Chicks on speed, Pam Hogg, Begoña Muñoz, Diamanda Galas eta Alaskaren sormen lanak ikus daitezke. Erakusketa maiatzaren 4a arte izango da zabalik.


Baionan bizi obra estreinatu du Hiru Punttuk

Antton lukuren obra berria estreinatu zuen hilaren 4an Donazaharren Hiru Punttu antzerki taldeak. Baionan bizi izeneko obrak Ipar Euskal Herri barnealdean etxebizitza bat alokatzen duten hiru gazteren eta etxearen jabeen gorabeherak kontatzen ditu. Ekaina bitartean beste hainbat herritan ere eskainiko dute antzezlana. Otsailaren 11n Larzabalen izango da ikusgai.


Euskarazko Wikipedia sustatzeko bloga.

Euskarazko Wikipedia hobetu eta hedatzen jarraitzeko asmoz Wikipediako hainbat lankidek bloga (http://wikipedia.zabaldu.com) sortu dute. Entziklopedia aske hori hobetzeko sortutako proiektuen eta ideien berri emango dute blogean.


Zientziari buruzko web gune berriak

Iragan astean zientziari eta naturari buruzko euskarazko bi web gune aurkeztu zituzten. Gazte-Zientzia.com web gunea gazteentzat sortutako zientziari eta teknologiari buruzko ataria da. EHUko hainbat ikaslek berriz, EuskalNatura.net web gunea zabaldu dute. Euskal Herriko natura eta zientziaren gaineko informazioa bilduko dute bertan.


GAO, soilik Interneten

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/index.asp) formatu elektronikoan soilik argitaratzea arautuko duen arau proiektua onartu du Foru Aldundiak. Arau hori indarrean sartzean (ziurrenik martxoan onartuko dute Batzar Nagusiek), GAO ez da gehiago paperean argitaratuko.


Azkenak
2024-04-29
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Eguneraketa berriak daude