Liburutegia


2007ko otsailaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal mitologia. Izena duen guztia omen da
Batzuen artean
Kutxa Fundazioa
332 orrialde
35 euro


Euskal Herriari dagozkion mitoak

Deustuko unibertsitatean lan egiten duen Andrés Ortiz-Osés doktorea eta Luis Garagalza Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea ditugu Kutxa Fundazioak plazaratutako Euskal mitologia. Izena duen guztia omen da lanaren egileak. Ez dira, hala ere, Elena Odriozolaren marrazkiekin eta hainbat argazki gogoangarrirekin edertutako liburu honetan parte hartu duten bakarrak: Horiez gain, Felix Gerenabarrena doktoregaiaren eta Josetxo Beriain, Jose Guimón eta Joseba Zulaika doktoreen ekarpenak ere irakurgai izango baititu Euskal mitologia-ren irakurleak. Mamiari dagokionez berriz, euskal sinesmenak, elezaharrak, sinboloak eta motiboak zeintzuk izan diren jakin ahal izango du, gaztelaniaz eta euskaraz.

On Kixote Mantxakoa. 400 urte
Batzuen artean
Iruñeko Udala
256 orrialde
10 euro


Cervantesen idazlan ospetsuaren urteurrenean bildutakoak

Miguel de Cervantes Saavedraren On Kixote aurreneko aldiz argitaratu zutenetik 400 urte beteak direla eta, Nafarroako Ateneokoak eta Iruñeko Udalak jardunaldi batzuk egin zituzten.Jardunaldi horietara aurkeztutako emaitza interesgarrienak biltzen ditu On Kixote Mantxakoa. 400 urte izenburuko liburuak. Parte hartu duten egileen artean Juan Karlos Lopez-Mugartza, Ignacio Pérez Cabañas, Emilio Echavarren Urtasun, Roldán Jimeno Aranguren, Iñaki Azkona Huércanos, Gotzon Egia, Pruden Gartzia, Inazio Aiestaran, Henrike Knörr, Alberto Barandiaran eta Joxemiel Bidador daude. Eranskinetan Bitoriano Gandiaga, Nikolas Ormaetxea Orixe eta Santos Ortega Friasen ekarpenak agertzen dira.

Maiatz
Batzuen artean
Maiatz
96 orrialde
7 euro


Bizitzako poz eta ilunak Maiatz-en

Sei hilabetekaria da Maiatz, eta jakina, ez dugu hainbestetan bere berri izateko aukerarik. Eta hara nondik, beren azken zenbakia prestatzen ari zirela, heriotzak bere minak utzi zizkien. Izan ere, beren lankide eta lagun izandako Dominika Leon joan zitzaien betiko. Gainera, Lourdes Iriondo eta Juan Mari Lekuona ere isildu zitzaizkien. Baina bizitzak hori du, etengabe aurrera doala, eta hor agertu zitzaizkien idazle berriak ere: Iraultza Parterrieu kanboarra, Luixa Gilzu saratarra (Lapurdi) edo Arrozeko (Nafarroa Beherea) Asier Larretxea, esate baterako. Eta hor zituzten beste lagun askoren kolaborazioak:. Itxaro Bordaren Seinaleak GR10 Gedicht, Lucien Etxezaharretaren Papogorria, Eñaut Etxamendiren Martxoko loreak, Serge Peyren Agur Artzamendi jaunari edo Auxtin Zamoraren Poesia erresistentzia sartzen delarik, kasu.

Behinola
Batzuen artean
Galtzagorri Elkartea
64 orrialde
8 euro


Eskola liburutegien egoera

Galtzagorri Elkarteak kaleratu ohi duen haur eta gazte literaturari buruzko aldizkariaren azken alean, eskola liburutegien gaur egungo egoera izan dute hizpide. Eta ez hori bakarrik, gaztetxoenei begira eraikitako liburutegien gaineko marrazkiak ere agertzen dituzte, Jokin Mitxelena, Elena Odriozola, Mikel Valverde eta Belen Lucas marrazkilarien hainbat lan erakutsiz. Aldizkarian aztertzen dituzten gaien artean honako hauek daude: gaurko haur liburutegiak eta gizarteko gazteenen artean eragin dezakeen irakurketa; mota honetako liburutegien funtzionamendua eta antolakuntza; eta haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko egin ohi diren kanpainek benetako eraginik ba ote duten. Bestalde, Gonzalo Mourek Sahara aldera iliobus bat bidaltzeko bizi behar izan dituzten esperientzia pizgarri eta konprometituen berri ematen du.

Otto. Ilaunezko hartz baten autobiografia
Tomi Ungerer
Ikas
32 orrialde / 5 euro

Mutiko judu baten jostailu kuttunak esanak

Ikas, euskal pedagogia zerbitzuak (www.ikas.org) plazaratzeko Itxaro Bordak euskaratu duen Tomi Ungereren istorio honek ilaunezko hartz bat du kontalari. Sortu zuten unetik hasten du bere kontakizuna. Mutiko judu baten gurasoek nola erosi zuten, haur horrekin eta lagun zuen mutilarekin jolasten zeinen ondo ibili zen, harik eta bere jabea eta haren gurasoak larruzko mantu beltzez eta uniformez jantzitako gizon batzuk inork ez zekien leku batera eraman zituzten arte. Handik gutxira lehertu zen gerra eta hartzak Amerikako Estatu Batuetara joateko arrazoiak izan zituen. Bere jabearen eskuetara itzuli arte han bizi izan zituenak ere kontatzen ditu liburuak.

Irudimena hegan
Karlos Santisteban
Aizkorri
70 orrialde / 6,50 euro


Irudimen asko duen neskaren onurak eta buruhausteak

Karlos Santistebanek sortu eta Iraia Okinak marraztutako kontakizun honen protagonista Izaro dugu, irudimen izugarria duen neskatoa. Batzuetan, primeran pasatzen du esna dagoela izaten dituen amets moduko horiekin. Baina gogoak duen ahalmena edozein lekutan erabili ohi duenez -etxean bezala ikastolan edo bizi den lekuko plazan- arazotxoak ere izan ohi ditu behin baino gehiagotan. Eguzkia hartzen ari zen jendea erretzen ari zelakoan blai uztea, adibidez. Baina egoera horrek onura asko ere ekartzen dizkio.


Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude