Ezpalak


2007ko otsailaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maule-Lextarrek paratutako maskaradak hamaika herri bisitatuko ditu

Maule-Lextarreko herritarrek aurrenekoz prestatu dute maskarada bat. Duela hiru urte Antso Handia pastorala estreinatu zuten, eta bide horri jarraituz, otsailaren 3tik apirilaren 21era bitartean Zuberoako hamaika herritan erakutsiko dute 30 lagun baino gehiagoren parte-hartzeaz atondutako ikuskizuna. Maskarada berezia da, hainbat berrikuntza dituelako. Lehenbizikoz, gizonezkoz eta emakumez osatutako maskarada batean, Xorrotxak (obraren zatien artean kantuz arituko diren lagunak) bi neska izango dira: Patricia Etxebarne eta Mailis Irigoien. Halaber, pertsonaien artean hartz-ume bat izango da. Hainbat maskaradetan hartzak protagonista izan dira, baina euren kumeak ez. Junes Bedaxagar gazteak beteko du hartz-umearen papera. Lehen emanaldia (otsailaren 3an) Lextarreko plazan eskainiko dute eta azkena (apirilaren 21ean) Mauleko pilotalekuan.


Idazle Eskolak Idazleak irakurle saileko mintegiak abiaraziko ditu

Idazle Eskolak otsailaren 3an jarriko du abian Idazleak irakurle saileko lehen mintegi sorta. Martxoaren 30era bitartean, hainbat euskal idazlek bi edo hiru saioko mintegiak eskainiko dituzte Bergaran, larunbatero, goizeko 11:00etatik 13:30era. Mariasun Landak Haur eta gazte literatura; ispiluaren bi aldeetan gaia jorratuko du, Harkaitz Canok Bukaeren geometria, Tere Irastortzak Biblia aurreiritzi gabe irakurtzeko gida eta Vicente Huicik Grinatik gogoetara, R. Barthesen 'Le preparation du roman' saioa irakurtzen izenekoa. Gainera, Unai Elorriagak, Laura Mintegik eta Edorta Jimenezek hitzaldiak eskainiko dituzte otsailean eta martxoan. Informazio gehiago: http://ieskola.asmoz.org.


Guggenheimek «gizartearekin» ospatuko du 10. urteurrena

Bilboko Guggenheim Museoak hamar urte beteko ditu urriaren 19an. Ospakizunaren harira prestatutako egitarau oparoaren baitan, Museoarekin batera jaio eta hazitako haur eta gazteei zuzendutako Guggenheim belaunaldia ekimena prestatu du, euren esperientzien eta oroitzapenen trukaketa sustatzeko helburuarekin. Bestalde, museoaren 15.000 lagunek Maider Lopezen performancean parte hartzeko aukera izango dute; eta otsailaren 17an kultur esparru guztietara zabalduko den Hirieszena ekimena jarriko da abian. Otsailaren 17an Euskalduna Jauregian entzungai izango den I Capuleti e I Montecchi operaren zuzeneko proiekzioarekin hasiko da Hirieszena. Urteurrenari buruz: www.gubilbao.com.


Kaixo.com-ek 10 urte.

Aitor Lopez de Aberasturiren Kaixo.com web guneak hamar urte beteko ditu ekainaren 21ean. Urteurrena dela-eta Kaixo 2.0 web gunea jarriko du abian urtarrilaren 28an. Diseinu berria izango du eta erabiltzaileek euren blogak sortzeko sistema, edukien sindikazioa eta lagunak egiteko sistema eskainiko ditu. Bilaketa sistema ere aldatuko du.


Uhinak Irratia on-line.

Aiaraldeko Uhinak irrati libreak estudio berriak estreinatu ditu eta, gainera, on-line entzuteko aukera dago, www.uhinak.net web gunetik. Aurrera begira, euskarazko programazioa indartzea eta herritarren parte-hartzea bultzatzea dira Uhinak irratiaren helburuak.


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude