Bizitzarik itsusiena

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sinaloa, Mexiko, 1834. Gerora Julia Pastrana izenez ezaguna egingo zen emakumea jaio zen, sustrai biltzailea zen indiar tribu batean. Hipertrikosia zuen, hots, gorputz guztia ile beltzez estalita zuen. Gainera bi hortz ilara zituen eta helduaroan 137 zentimetro neurtzera baino ez zen iritsi. Medikuen bisita lehen aldiz jaso zuenean diagnostikoa bestelakoa izan zen: gizaki baten eta gorila baten arteko harreman antinaturalaren fruitu omen zen.

Horrelako «munstroek» zirkoan arrakasta handia zuten garaian, norbaitek negozioaren usainari jarraituz alaba «erosi» zion Juliaren amari. 20 urterekin zirkoko «fenomeno» moduan hasi zen lanean Mexikon bertan, baina berehalako arrakastak AEBetara eraman zuen; «Hibrido harrigarria» moduan aurkeztu zuten.

Theodore Lent artisten enpresarioak berehala ikusi zuen gazteak aukera komertzial handiak eskaintzen zituela eta urte hartan bertan, 1854an berarekin ezkondu zen. Erakustaldiak eskaintzeaz gain, bere etxean tertuliak antolatzen hasi zen emaztea gai hartuta. Dantzan eta kantatzen irakatsi zion. Baina Juliak, bere aldetik, hiru hizkuntzatan idazten eta irakurtzen ikasi zuen. Irakurtzea gustatzen zitzaiola zioen, baina hain justu, ikuskizunetan erabateko analfabetoa bailitzan aurkezten zuten.

Europan ere bira egin zuten ikuskizun berri batekin: «Munduko emakume itsusienak» akrobaziak egiten zituen zaldi baten gainean, eta dantzan eta kantuan Lola Montes imitatzen zuen.

1860an haur bat izan zuen, baina, erditzea konplikatuta, egun gutxira hil ziren ama-semeak. Lenten anbizioak, ordea, ez zuen mugarik: emaztearen agonia ikusteko sarrerak saldu zituen. Hil eta gero, bi gorpuak momifikatzeko agindua eman zion Sukolov doktoreari eta momiak Moskuko Unibertsitateari saldu zizkion. Baina handik gutxira unibertsitateak momiak erakutsita negozioa egiten zuela jakin zuen eta, Juliaren pagotxa heriotzak eten ez zuela ikusita, gorpuak erreklamatu zituen. Plataforma baten gainean erakusten zituen, Julia dantzari errusiar bat bezala jantzita eta haur txikia marinel jantzia zeramala.

1864an Lent berriro ezkondu zen. Hau ere emakume bizarduna zen eta Pastranaren ahizpa ezkutua bailitzan promozionatu zuen. Baina gutxi falta zitzaion enpresarioari burua galtzeko eta eroetxean hil zen, bere emazteei esker irabazitako dirua errekara bota ondoren. Emazte berriak bizarra moztu, mundu hura utzi eta senarrak utzitako momiak saldu zituen.

Julia eta semearen arrastoak batetik bestera ibili ziren 1976an Osloko almazen batetik lapurtu zituzten arte. Juliari jantzia kendu eta beso bat moztu zioten. Semearen momia bide bazter batean agertu zen, arratoiek erdi janda. Gorpuak aztertu eta berehala ikusi zuten hain ederki kontserbatzea ez zela miraria izan; gorpuak ez zituzten ohi bezala enbalsamatu, disekatu egin zituzten, animaliak bezala.


Arrastoak

IDAZLEEN POLIZIA. XIX. mendearen bigarren erdian eta XX.aren lehen urtetan Parisko Prefeturak garai hartako idazleen joera politiko zein pertsonalak arriskutsuak zirela pentsatu eta bere lanaren zati handi bat intelektualak espiatzen eman zuen. Frantziako Batzorde Nazionaleko funtzionario Bruno Fulignik bi urte eman ditu Prefeturako artxibo argitaratugabeak aztertzen eta lanaren emaitza kaleratu berri du. Besteak beste, Victor Hugok bere amorante gaztearekiko zuen pasioa islatzen dute dokumentuok eta idazlea «demokraziaren explotatazaile» moduan aurkezten dute. Verlaine-ren iritzi pertsonalak arrikutsutzat jo zituzten eta Rimbaud berriz munstroa omen zen; 1873an polizia batek zera idatzi zuen poetaren gainean: «Erabat ulergaitzak diren obratan bertsoak inork ez bezala harilkatzeko gai da».


Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude