Literatura Unibertsala saileko hurrengo 50ak


2006ko azaroaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azken boladan ugaritu egin da atzerriko literaturaren itzulpengintza. EIZIE Euskal Itzultzaile eta Interpretarien Elkarteak bideratzen duen Literatura Unibertsala bildumak eman dio bultzadarik esanguratsuena. 1989az geroztik EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin eta unean uneko argitaletxeekin sinatutako lankidetza hitzarmenen uzta dira gaur egun euskaraturiko klasiko gehientsuenak. Bestalde, hainbat argitaletxek atzerriko itzulpengintzan egin duten lana ere aipatzekoa da. Esaterako, hor dago Igela argitaletxea; 15 urtetik gora daramatza urtero literatur itzulpenak kaleratzen. Ibaizabalek, Ereinek, Pamielak, Txalapartak ere... eskaini dute itzulitako obrarik.

Literatura Unibertsala egitasmoaren lehen aro horretan literatura unibertsaleko ehun obra euskaratzea erabaki zen. Hori guztia egin ahal izateko, ezinbestekoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eta EIZIEk tituluen zerrenda aukeratzen, itzulpenak adjudikatzen eta itzultzaileak kontratatzen egin zuen lana. Ibaizabal argitaletxearen esku gelditu zen liburuok argitaratzea. "Zailena egina dago abian jarri genuen plangintza sistematikoarekin. Lehen liburua itzultzea izan zen pausorik zailena, eta egin genuen", adierazi digu Juan Garzia itzultzaile eta EIZIEko kideak.


Hurrengo 50 itzulpenak

Ehun aleak argitaratu ondoren, hurrenez hurren EIZIE, Elkar eta Alberdaniako ordezkari Juan Garzia, Xabier Mendiguren Elizegi eta Inazio Mugika Iraola itzultzaile eta literatur adituak aritu dira aukeratzen itzuli beharreko hurrengo 50 liburuen zerrenda. Bildumako liburuak hautatzeko garaian, munduko literaturan aitormen handiko obrak izatea eta aurrez gaztelaniaz argitaratu gabeak izatea aintzat hartzen dute literatur adituek. Azken zerrenda hau osatzerakoan, hasierako zerrenda nagusi hartako hutsuneak bete nahian, kultura txikiei tarte handiagoa eskaintzen saiatu dira. Oro har, narratiba izan ohi da gehien itzultzen den generoa; antzerkia eta poesia antologiak ere itzultzen dira noizbehinka.

Orain arte 119 liburu argitaratu dira guztira Literatura Unibertsala bilduman, eta oraingoan Elkarlanean eta Alberdania etxeen esku geratu da liburuok kaleratzeko ardura. Laster argitaratuko diren liburuak eta itzultzen ari direnak aintzat hartuta, 14 obra falta dira 150 liburuetara iristeko. Gutxi barru argitaratuko diren liburuak honakoak dira: Kafkaren Antologia (Naroa Zubillagak itzulia), Nagib Mahfuzen Mirariaren kalezuloa (Patxi Zubizarreta), Yasunari Kawabataren Lokartu ederren etxea (Ibon Uribarri), Antonio Tabucchiren Garrantzirik gabeko oker ttikiak/Porto Pimeko dama (Fernando Rey), Vasco Pratpliniren Maitale koitaduen kronikak (Koldo Biguri) eta Isaak Babelen Zalditeria gorria (Olga Martinez de Marigorta).


Nola aukeratzen da itzultzailea?

Literatura Unibertsalako bildumako itzulpenak urtean behin antolatzen den lehiaketa publikoaren bidez banatzen dira. Itzultzaileek obraren hasierako hamar orriko lagina aurkeztu behar dute, eta ondoren itzulpen proiektu horiek EIZIEko, Jaurlaritzako eta argitaletxeko ordezkari banak osaturiko epaimahaiak aztertuko ditu. Aurtengo deialdian 18 liburuko zerrenda aurkeztu da lehiaketarako eta bost izan dira eman diren lanak: Gesualdo Bufalinoren Le menzogne della notte (Josu Zabaleta), Chinua Acheberen Things fall apart (Alberto Martinez de Cuadra), Nathaniel Hawthorneren Wakefiel (Koro Navarro), Sholokhoven Don-eko ipuinak (Olga Martinez de Marigorta eta Roberto Serrano) eta Ernesto Sabatoren El túnel (Mikel Garmendia).

Hautatutako itzultzaileak eta EIZIEk itzulpen kontratua sinatu dute obra osoa euskaratzeko, eta bilduma honetarako koedizioan ari diren Elkarlanean eta Alberdania argitaletxeek daukate itzulpen horiek argitaratzeko ardura. Hemendik aurrera itzultzaile bakoitzak bere lan prozesuari ekingo dio.

Aintzat hartzea falta
Irakurlearentzat literatur itzultzailea ezezaguna da, salbuespenak salbuespen. Bego Montorio itzultzaileak bitxikeria bat aipatu digu honen haritik: «Batzuetan, itzulitako idazlea oso ezaguna ez denean, itzultzailea bilakatzen da horren enbaxadore eta aditu, hark egin behar ditu aurkezpenak, hari eskatzen dizkiote elkarrizketak… Beste batzuetan, ordea, itzultzailea desagertu egiten da, eta prentsan irakurrita jakiten du liburua noiz kaleratu den».

Ospe eta ordain-sari gutxi ematen duen lan gogorra da. Hala, egun literatur itzulpengintzatik soilik ezin da bizi. «Itzultzailearen finantzaketa bidea azken finean bere bizioa izaten da; lan orduak gustuko zereginetan ematea egun bada zerbait. Gizartea gure bizioaz baliatzen da, baina guk ere ondo pasatzen dugu», adierazi digu Juan Garziak. Honakoa gaineratu du Bego Montoriok: «Itzultzaileen lana ez errespetatzeak kezkatzen nau. Eta errespetatzea da itzultzailearen eskubideak errespetatzea, lanerako baldintza duinak eskaintzea (ez bakarrik ekonomikoak), kultur transmisioan duen rola onartzea… Horrek kezkatzen nau, ez itzultzailearen argazkia egunkarietan edo liburuaren kontrazalean ikusteak».

EIZIEk urtero itzulpen tarifen batez bestekoak argitaratzen ditu, elkarteko bazkideek emandako datuetatik aterata, eta euskal itzulpengintza merkatuan diren tarifen erakusle dira. Gutxieneko itzulpena orrialde batekoa da eta orrialde bakoitzeko batez beste 17,12 euro ordaintzen da. Horri guztiari sorburu hizkuntzaren, itzulgaiaren zailtasunaren eta itzulpena egiteko epearen araberako gehikuntzak eransten zaizkio.


Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude