Etxebizitzen legea udalen aterpe


2006ko azaroaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eusko jaurlaritzako Etxebizitza Sailak duela aste batzuk aurkeztu zuen Etxebizitza Bideratzeko 2006-2009 Plana. Plan honek helburu eta zifra zehatzak jasotzen ditu eta Javier Madrazok zuzentzen duen sailaren asmoa da urte horietan 27.000 etxebizitza babestu eraikitzea -kopuru horren herena alokairurako etxebizitzak izango lirateke-. Datu horrek aurreko lau urteetako kopurua gainditzen du -16.200 etxebizitza babestu eraiki zituzten 2002-2005 artean- eta gero eta etxebizitza babestu gehiago eraikitzeko joerari eusten dio. Baina datuak datu, asko dira oraindik etxebizitza baten beharra duten herritarrak -EAEn 80.176 pertsona zenbatu ditu Eustatek- eta etxebizitza librearen prezioaren gorakada azken aldian zertxobait moteldu den arren, askorentzat ezinezkoa da horren produktu garestia eskuratzea. Ondorioz, etxebizitzaren gaiak arazo larria izaten jarraitzen du, batez ere gazteen artean.

Hain zuzen, zenbait sindikatu eta sektoretatik Etxebizitza Plan berria kritikatu dute, beren ustez garrantzi gehiago ematen zaiolako salmentako etxebizitzari alokairuko etxebizitzaren kaltetan. Horretaz gain, salatu dute Etxebizitza Sailaren Planak ez duela etxebizitza eskaria asetuko eta familia asko etxebizitzarik gabe geratuko dela oraindik. Arartekoak ere zenbait «hutsune» ikusi ditu alde horretatik, nahiz eta Plana aurrerakoia dela aitortu.



Lurzoruaren Legea oinarri

Etxebizitza Plana Lurzoruaren Lege berritik eratorria da. Hain zuzen, Ezker Batuaren esku dagoen sailak Lege berria martxan jarri arte itxaron du Plana aurkezteko. Planak zifra zehatzak aurkezten baditu, Legeak honen oinarriak finkatu ditu iraila bukaeran abian jarri zenetik.

Baina orain arteko ibilbidea ez da samurra izan eta Madrazoren sailak batzuekin eta besteekin negoziatu behar izan du akordio batera iritsi eta Legea aurrera ateratzeko. Joan den urtean lehenengo saiakera egin zen Legea onartzeko, baina orduan Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen. Hala ere, Lakuako Gobernua sostengatzen duen hirukoaren artean desadostasunak hasieratik nabarmendu ziren arren, azkenean, Etxebizitza Sailaren eta EUDELen artean adostasuna lortu zuten eta itundutako Lurzoruaren Lege berriak EAJ, EA, EB, PSE-EE eta Aralarren babesa jaso zuen ekainaren 30ean Legebiltzarrean egindako saioan. EHAKk eta PPk, aldiz, kontra bozkatu zuten.

EUDELekin egindako akordio horrek kritika ugari jaso ditu hainbat elkarteren ahotik. ELA sindikatuko Julene Gabiolak ARGIAri azaldu dioenez, hasieratik ikusi dira alderdien interes ekonomikoak eta «hasieran aurkezturiko aurreproiektua murrizten joan da» negoziazioek aurrera egin ahala. Etxebizitza Guztiontzat plataformak ere -ehun elkarte baino gehiago batzen ditu- balorazio ezkorra egin du Lege honen inguruko txosten batean. Plataforma honen ustez, Lurzoruaren Legeak ez du bermatuko herritarren etxebizitza eskubidea eta «beste aukera galdu bat» izan da. Aldiz, EUDELek jarrera baikorra azaldu du; Karmelo Sainz de la Maza elkarteko lehendakariaren iritziz «udalen adin nagusitasuna onartu da» lege horren bidez, eta etxebizitza eskaintza dibertsifikatu egingo da, beraiek eskatu bezala. Horren haritik, Javier Madrazo sailburuak Lege «munizipalista» dela esan zuen, prentsari egindako adierazpenetan.



Etxebizitza tasatuak, figura berri bat eta eztabaida gehiago

Baina zertan datza EUDELek aipatutako etxebizitzaren dibertsifikazio hori? Zer aldatuko da? Legeak etxebizitza figura berri bat aurreikusten du, etxebizitza tasatuak. Etxebizitza Saileko zuzendaria den Iñigo Maguregik azaldu digunez, babes ofizialeko (BOE) eta merkatu libreko etxebizitzen artean kokatzen da tasatua: «Ideia da BOEak eskatzen dituzten segmentu altuetako jendea etxebizitza tasatuetara pasatzea». Horrela, etxebizitza tasatu horiek babes ofizialekoen prezioa bider 1,7 balioko dute gehienez ere -babes ofizialekoen bataz besteko prezioa 117.000 euro da-.

Lurzoruaren Legeak babesturiko etxeen erreserbak ere definitzen ditu. Zehazki esateko, lur urbanizagarrietan babesturiko etxebizitza kupoa eraikitako guztien %65etik %75era igo da eta lur urbanoetan %20tik %40ra. Baina portzentaje horietan etxebizitza tasatuak ere sartzen dira -%20 tasatuak behar dute izan- eta hain zuzen, tasatuen kupo hori izan da eztabaidagai nagusietako bat. Karlos Martinez de Morentin Elkartzeneko kideak zera esan digu horren inguruan: «Baliabide gutxiago dituztenei soluzioak eman beharrean, prezio tasatuaren etxebizitzen alde egin dute». ELAko Julene Gabiolaren hitzetan etxebizitza tasatuak ez dira «babestutzat» hartu behar eta ELAren iritziz «ez du balio errenta handiago dutenengatik arduratuta egotea, gutxiago dutenei soluziorik ematen ez zaienean».

Aitzitik, Iñigo Maguregi Etxebizitza zuzendariak hainbat gauza nabarmendu ditu Lege berriaren inguruan: batetik, etxebizitza babestuak egiteko behartuta dauden herriak 3.000 biztanle baino gehiago dituztenak izango direla hemendik aurrera -lehenago 7.000 biztanleetan zegoen muga-; eta bestetik, 20.000 biztanletik gora dituzten herriak alokairuko etxebizitzentzat erreserbak egitera derrigortuta daudela. Etxebizitza tasatuei dagokienez Maguregik dio egia dela %55 babes ofizialera bideratuko dela -babesturiko kopuru osoari tasatuen %20 kenduta-, baina portzentaje hori metro koadroari dagokiola eta ez etxebizitza kopuruari: «Horrek esan nahi du babes ofizialeko etxebizitza kopurua %60 inguru izango dela, pisu txikiagoak direlako. Beraz, diferentzia ez da hainbestekoa».


Arau Subsidiarioak. Zer dira?

Arau Subsidiarioak udal batek hirigintza antolatzeko dituen arau oinarrizkoenak dira. Horien bidez finkatu dezake udalak non eta zer eraiki daitekeen. Arau Subsidiarioak estuki lotuta daude Lurzoruaren Legeari eta testu berriak horiei buruzko aldaketa bat dakar gainera: 7.000 biztanletik gorako udalerriek beren Arau Subsidiarioak onartu ahal izango dituztela, alegia. Orain arte arau horiek Diputaziora igortzen ziren, bertan onartu zitzaten, baina hemendik aurrera ez da filtro horren beharrik izango. Etxebizitza Sailak azaldu duenez, aldaketa hori egin da Arauak berritu eta etxebizitzak eraikitzeko prozesua bizkortzeko. Dena den, Lege berriak filtro bat kentzen badu ere, beste filtro moduko bat jartzen du aldi berean. Izan ere, 7.000 biztanletik gorako udalerriek Etxebizitza Batzorde Aholkulari bat izan beharko dute derrigorrez, eta batzorde horretan talde ekologistak eta auzo elkarteak sartu ahal izango dira.

Etxebizitza babestuak eraikitzeko epeak arintzeko asmotan Madrazoren sailak sustaturiko Legeak beste figura bat aurreikusten du, agente urbanizatzailearena: «Udalak bi aukera zituen, lur jabeen esku utzi eraikitzeko prozesua edo lan hori berak egin -dio Maguregik-, baina Udal askok ez du dirurik horrelakorik egiteko eta jabeak ados jartzen ez badira denbora asko pasa daiteke, horregatik hirugarren bat sortu dugu». Agente hori da hirugarrena eta bere egitekoa urbanizazio prozesu guztia eramatea da, jabeak ados jartzen ez badira. Elkarte askoren iritziz, agente honek lurraren kudeaketa pribatizatuko du: «Figura honi esker udalak ez du herritarren aurrean aurpegirik eman beharko. Azken finean, administrazio publikoen zerbitzura dagoen gerente pribatua da», dio Karlos Martinez de Morentinek.


Interes handiegia du metro koadro bakoitzak gure herrian

EAEn onartu den Lurzoru eta Hirigintza Legea interes ekonomiko eta ideologiko ezberdinen arteko borroka baten ondorio da, gure herri txikian gero eta lur urbanizagarri gutxiago geratzen baita. Ezker Batuak gidatzen duen Etxebizitza Sailak zenbait aldaketa hitzartu behar izan ditu berak hasieran planteatutako proiektuarekiko eta horrek udalei ahalmen gehiago eman die -baita horien atzean egon daitezkeen presio taldeei ere-. Udalek errazago kudeatu ahal izango dute hemendik aurrera lur zorua eta etxebizitza tasatuei esker diru sarrera gehiago izango dute.

Bestalde, Lege honen bidez etxebizitza babestu gehiago egin ahal izango da eta gizarte segmentu handiago batek hautatu ahal izango du babestuta dauden etxebizitza horietara -goiko segmentua bada ere-. Baina alokairuko etxebizitzaren aldeko apustu garbirik ez da egiten, hauen portzentajea txikia baita oraindik. Alde horretatik garbi ikusi daitezke Javier Madrazok zuzentzen duen sailak dituen mugak.

Alokairua, borondate politikoaren esku?
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Planak alokairurako 8.500 etxebizitza berri egitea aurreikusten du, baina talde sozialentzat hori ez da nahikoa eta alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitu behar dela diote.
Bestetik, talde horiek eskatu dute hutsik dagoen etxebizitzak merkatura ateratzeko neurriak hartzen hasteko. Hain zuzen, Etxebizitza Sailak aurreko lau urtekoan jarri zuen martxan Bizigune programa, 5.000 etxebizitza huts merkatura ateratzeko asmoarekin; Plan berriak ordea, 5.000 maizterrentzako lekua lortzea jarri du helburu. Sindikatu eta elkarteek jaitsiera hori salatu dute eta erakundeei eskatu diete zerga fiskalak handitzea, etxebizitza hutsak dituzten jabeak zigortzearren.


Dirurik ez dago, ez bada biltzen

Etxebizitza Sailetik adierazi dute alokairuko babesturiko etxebizitza gehiago ez dutela eraiki dirurik ez dutelako. Etxebizitza horiek babes ofizialeko etxebizitzen salmentak emandako diru sarrerekin eraikitzen dira, alokairua ez omen delako errentagarri. Ildo horretatik, kontraesan nabarmena da Diputazioek etxebizitza erosteko desgrabazio fiskalak egitea, salmenta sustatzen baitu horrek eta etxebizitzen prezioa igoarazten. Gastu fiskala alokairurako erabiltzea izan da egindako proposamenetako bat, baina Diputazioek ez dute horrelakorik onartu, alderantziz, desgrabazioak handitzeko asmoa agertu dute. Horrela, agerian geratu da erakunde ezberdinen arteko borondate politikoa beharrezkoa dela.


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude