Telefonoari


2006ko uztailaren 30an

Itsatsita nahi ditu haurrak Movistar-ek. Hamar urtetik beherakoak nahi ditu. Horretarako jarri du martxan estrategia komertzial sendoa. Telefónica izan da lehena, ondoren etorriko dira besteak antzeko eskaintzekin. Jada, Play Pack izeneko aplikazioa atera du merkatura. Jolasak dira nola ez, amarrua. Baina gurasoek haurrak uneoro non dituzten jakin dezaten, lokalizatzaile bat du mugikorrak. Eta deiak kobratzeko sistema ere, bikaina, errezibitzaileak ordainduko baitu. Joan urtean hamar eta hamalau urtekoen artean %55ek bazuen telefono mugikorrik. Telefónicak ekin dio kanpainari: 2006-2007rako laurogei bat eskoletan mugikorraren erabilerari buruzko jardunaldiak antolatuak ditu. 25.000 haurrek parte hartuko omen dute ikastaroetan. Beraz, erraztu digute oparien egiteko aukeraketa. Antzeko asmoak izan zituzten Holandan eta Britainia Handian, baina ez zien funtzionatu nahi bezala asuntoak. Izan ere, britainiar enpresa batek merkaturatutako mugikorrak erretiratu behar izan zituen, haurrak erradiologien kaltetatik babesteko bertan dagoen erakunde ofizial batek aginduta. Ez zait iruditzen Espainiaren kasua denik, jada apiriletik hona dezente saldu omen dira eta inork ez du ahoa zabaldu. Haurrak xede, gurasoak bide. Arrakasta komertziala ziurtatua.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude